Paz en la guerra
Paz en la guerra | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1897) |
Argitaratze-data | 1897 |
Generoa | Eleberria, Memoriak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 349 |
Euskaraz | |
Izenburua | 'Bakea gudan' |
Paz en la guerra (Bakea gudan) Miguel Unamunok 1897an plazaratutako bere lehen eleberria da. Liburuan jasotzen dituen informazioak bere haurtzarokoak dira. Bigarren karlistaldiarekin lotutako gertaerak. Liburu hau argitaratu ondoren, gaiak eta estiloa aldatuz, nivolak hasi zen idazten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1874an Bilbok karlisten setioa pairatu zuen. Unamunok orduan hamar urte zituen. Liburu honek garai hartako oroimenak eleberri moduan jasotzen ditu. Juan Pablo Fusiren hitzetan Unamunoren ikuspuntutik liburu hau "Euskal Herriari buruzko bere hausnarketarako saiakera handiena izan zen".[1] Liburuan liberalen eta karlisten arteko gatazka erakusten da. Liberalak, orokorrean, merkatariak eta hiritarrak dira; karlistak, baserritarrak. Liburuan egileak ez du batzuen edo bestetzuen alde kokatzen. Gerraren inguru horretan Unamunok bere haurtzaroko oroimenak kokatzen ditu.
Liburuaren kritika euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa izenburuaz Joxe Azurmendi argitaratu zuen liburuaren inguruko azterketa Txalapartan, 2012an. Argitaletxeak berak komentario hau plazaratu zuen saiakeraren edukia laburbilduz: "Aipatu eleberria azkeneko karlistadari eta, bereziki, Bilboko setioari buruzko nobela da eta, ondorioz, karlismo vs. liberalismo gatazkaren interpretazio saio bat. Hala, bada, Euskal Herriaren eta Modernitatearen interpretazio saioa. Baina Unamunok XIX. mendeko ikuspegiarekin aztertu eta baztertu du euskal arazoa. Horra hor gerora egindako hainbat kritikaren eta interpretazioren arazoa."[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eleberriaren sarrera, Alianza Editorial, 1988, 7.or.
- ↑ Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salazar Arechalde, José Ignacio (2008): "Historia y paisaje de Bilbao en Paz en la guerra", Bidebarrieta: Revista de humanidades y ciencias sociales de Bilbao, 19, 2008, 181-202 orr. ISSN 1137-4888