Pertsona gramatikal
Pertsona gramatikala[1] izenordainak eta adizkiak aldatzen dituen gramatika kategoria da, hitz egiten duenari (lehen pertsona), entzuten duenari (bigarren pertsona) edo beste norbaiti (hirugarren pertsona) egokitzen zaiena.
Euskaraz, aditz jokatuen eta jokatu gabeen artean dagoen desberdintasunik handienetakoa pertsona marka izatea edo ez izatea da. Aditz jokatuek perpausean parte hartzen duten zenbait izen sintagmaren ordezko diren pertsona markak dituzte. Aditzak pertsona komunztadura du perpauseko NOR, NORI eta NORK izen sintagmekin, hots, bat datoz aditzaren pertsona markak eta perpausaren sintagma horiek. Hona aditzaren hasieran agertzen diren pertsona markak n- (lehen pertsona singularra), h- (bigarren pertsona singularra), g- (lehen pertsona plurala), z- (bigarren pertsona plurala); aditzaren amaierakoak -t, -k / -n, -gu, -zu, -zue). Hirugarren pertsonaren ezaugarria ø dela esan daiteke, eta horrenbestez, d- z- edo l- hasierakoak ez dira denboraren adierazgarri besterik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |