Poltsa bero
Poltsa bero | |
---|---|
botila, water storage (en) eta berogailua | |
Fabrikazioa | |
Sortzailea | Baldioli Eustasio & Figli (en) |
Poltsa beroa normalean kautxuz egindako objektu bat da, ur beroz betea erabiltzen dena, ohea edo pertsonak zuzenean berotzeko kontaktuaren bidez.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]20. mendea baino lehenago ur beroz betetako eta oihalez estalitako beirazko, metalezko edo buztinezko botilak erabiltzea ohikoa izan zen. Euskal Herrian eta Europan oro har, berontziak erabili izan ziren txingarrez beteak oheak berotzeko.
Objektu zaharrago horiek ordezkatu zituen gomazko ur beroko lehen poltsak, zeina 1903an patentatu zuen Slavoljub Eduard Penkala asmatzaile kroaziarrak Termofor izenarekin.[1] Kautxuzko modelo hauek laster ordezkatu zituzten beste materialez egindakoak, gomak beroa hobeto mantentzen baitu.
21. mendean modelo elektrikoak ere badaude merkatuan, ura automatikoki berotzen dutenak, hustu eta ura beste nonbait berotu beharrik gabe.
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biloba poltsa beroarekin jo zuen amonaren bertsoak, 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatu zituzten ofizian Anjel Mari Peñagarikanok eta Andoni Egañak.[2] Negu Gorriak taldeak Bertso-Hop kanturako adaptatu zituzten bertsoak 1990an, oihartzuna emanez.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak:
-
1925 inguruko metalezko ontzi bat, ur beroz betea erabiltzekoa.
-
Zeramikazko botila.
-
Txingarrez betetzeko berontziak, Nafarroako bilduma etnografiko batean.
Kautxuzkoak, gomazkoak:
-
Poltsaren itxitura.
-
Ohiko oihalezko forroarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zubrinic, Darko. (1995). «History of Croatian Science» www.croatianhistory.net (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- ↑ «Batetikan korrozka» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- ↑ Lizarralde, Mikel. (2018-06-13). «“Belaunaldi orok behar du mintzabide propioa”» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Italierazko Wikipediako «Borsa dell'acqua calda» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-07-22ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.