Edukira joan

Pozuelo (Leotz)

Koordenatuak: 42°31′58″N 1°37′35″W / 42.53264793°N 1.62626969°W / 42.53264793; -1.62626969
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pozuelo
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaLeotz
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaPozuelo
Posta kodea31395
Herritarrapozueloar
Geografia
Koordenatuak42°31′58″N 1°37′35″W / 42.53264793°N 1.62626969°W / 42.53264793; -1.62626969
Garaiera576 metro
Distantzia37,1 km (Iruñetik)

Pozuelo[1][a] Orbaibarrako Leotz udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

Bertako biztanleak pozueloarrak ziren.

Bakedaoko Bernaldino Uhalderi eman zioten, eta honek, ordainetan, herriak Iruñeko Dona Grazia monasterioari zor zion hamabost kahiz gari petxaren ardura hartu zuen. Uhaldek Francisco de Navarra Badajozeko apezpikuari utzi zion, eta honek 1550ean Joan Azpilkueta Zotzetzeko jaun eta Obanosko bizilagunari saldu zion. Baina 1561ean santsoaindarrak damutu egin ziren inorenganatzeaz eta Pozuelo berreskuratzen saiatu ziren, eta auzira joan ziren azken salmenta baliogabetzat jo zedin. Ez zen horrela gertatu.

XV. mendean San Lorentzo, Pozuelo eta Musker-Hiriberrirekin batera (biak jaurerriak), Leotz udalerriaren kontzeju izan ziren. Ondorengo erreforma administratiboek, gaur egungo banaketa sortu zuten, batez ere, XIX. mende erdiko erreformak.

1802an Pozuelok jaurerritzat agertzen jarraitzen zuen, Orbaibarraren barruan; orduan Azkoiengo Argaitz familiakoa zen. Handik urte gutxira, XIX. mendearen lehen erdian, jaurerrien jurisdikzioak desagertu egin ziren, eta Pozuelo Santsoaingo mugara eta jurisdikziora itzuli zen; nahiz eta jabetza 1847an Gendulaingo kondeari zegokion. Egun horretan sei arima nituen.

1930eko eta 1940ko (11 biztanle), 1950eko (6) eta 1960ko (5) populazio-izendegietan bakarrik agertzen da.

  1. /pos̻uélo/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]