Edukira joan

Raichō Hiratsuka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raichō Hiratsuka

Bizitza
JaiotzaTokio1886ko otsailaren 10a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
Heriotza1971ko maiatzaren 24a (85 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaJapan Women's University (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, eleberrigilea, idazlea, kritikaria eta anarkista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

{{nihongo|Raichō Hiratsuka|平塚 らいちょう|extra=Tokio, 1886ko otsailaren 10a - 1971ko maiatzaren 24a ) idazlea, kazetaria, ekintzaile politikoa eta japoniar anarkista izan zen. "Seitō" aldizkaria sortu zuen 1911n, emakumeek soilik zuzendutako Japongo lehenengo literatura aldizkaria, non emakumezkoen ohiko eginkizuna etxean zalantzan jartzen zena. Argitalpenaren lehen edizioan, emakumeak animatu zituen "guztiok ezkutuan dugun jenioa agerian uztera". [1]

Haru Hiratsuka Tokion jaio zen 1886an, goi mailako funtzionario publiko baten bigarren alaba gisa. 1903an Emakumeen Unibertsitatean ikasi zuen eta han Hiratsukak Zen Budismoaren eragina izan zuen eta filosofia horren jarraitzaile bihurtu zen. Ellen Key idazle eta feminista suediarraren eragina jaso zuen, eta haren lanak japonierara itzuli zituen. Henrik Ibsen-en "A Dolls House" ('Panpinen etxea') ere itzuli zuen (1879). [2]

Unibertsitatean graduatu ostean, Hiratsuka Emakumeentzako Narumi eskolan sartu zen, 1911an, eta emakumeek soilik zuzendutako Japoniako lehen literatura aldizkaria sortu zuen: Seitō (edo Bluestocking, alegia 'galtzerdi urdina'). Aldizkarian egindako lehenengo ekarpena honako lerro hau izan zen: "Hasieran, emakumea eguzkia zen" —Shinto jainkosari eta emakumeak galdu zuen independentzia espiritualari erreferentzia—. "Raichō" ('Ekaitz txoria') ezizena hartuz, emakumeen iraultza deitu zuen bere testuetan. Horrela lortu zuen urte gutxiren buruan, emakumearen sexualitatea, kastitatea eta abortua bezalako gaiei buruz eztabaidatzen hastea bere aldizkarian. Yosano Akiko poeta eta ekintzaileak aldizkarian ekarpen garrantzitsuak egin zituen baita ere. [3]

Hala eta guztiz ere, Japoniako prentsa bere adierazpenen egiazkotasunari buruz zalantza egiten hasi zen eta gizarte kontserbadorean gai horiei buruz hausnartzeak zuen eraginaz hitz egiten, horrela, herritarren iritzia Seitō aldizkariaren aurka jarri zuten, baina Raichoren aldekoak ere ugaritu zituen. 1913ko apirileko edizioaren izenburua "Munduko emakume guztiei" izan zen eta honela zioen bertan: "Neure buruari galdetzen diot zergatik hainbat emakume, beren ekonomiaren segurtasunagatik, zorigaiztoko ezkontzetan sartzen diren eta gizon baten esklabo eta prostituta bihurtzen diren". Inkonformismo horrek arazoak ekarri zizkion Raichori, eta aldizkaria zentsuratua izan zen "emakumeei buruzko Mendebaldeko ideiak" eskaintzen omen zituelako, hots, Japoniako kultura eta doktrinarekin bateraezinak ziren ideiak. [4]

Aldizkaria argitaratzeari utzi zioten 1915. urtean, baina Raicho Japoniako mugimendu feministen lider zen ordurako. Bien bitartean, 1914an, Okumura Hiroshi artistarekin maitasun harremana hasi zuen Hiratsukak, eta harekin bi seme-alaba izan zituen, ezkondu aurretik. Bikotea 1941ean ezkondu zen.

1920. urtean Nagoiako emakumeen lan baldintzei buruzko ikerketa egin zuenean, Emakume Berrien Elkartea sortzea erabaki zuen, Ichikawa Fusae ekintzailearekin batera. Hurrengo hamarkadetan ere Raicho polemikoa izan zen, baina ez zion uko egin emakumearen onerako idazteari. Hala ere, gerraosteko urteetan, berriro ere bihurtu zen figura publikoa, bakearen mugimenduaren bidez. 1950ean, Estatu Batuetara joan zen Yaeko Nogami idazlearekin, Deans Acheson estatu idazkariari bake proposamena aurkezteko. Hiratsukak emakumearen eskubideak defendatzen jarraitu zuen garai horretan ere, eta 1963an, Japoniako Emakume Berrien Elkartea sortu zuen, Nogami eta Chihiro Iwasaki artistarekin batera. Elkarte horren buru izan zen 1971. urtean hil zen arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nazio Batuak (ed.). La huella de las mujeres en la historia. (Noiz kontsultatua: 2016-07-05).
  2. One Hundred Million People's Showa History from Father to Child – Modern Biographical Histories, Mainichi Shimbun Press, 1977.
  3. Otsubo, Sumiko. (1997/1998). Engendering Eugenics: Women's Pursuit of Anti-V.D. Marriage Restriction Law in Taisho Japan. Ohio State University Press.
  4. O'Dwyer, Shaun (1993). «Echoes of an old debate on feminism and individualism» The Japan Times (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]