Ramadan
Ramadana (arabieraz رَمَضَان ramaḍān) islamiar egutegiaren bederatzigarren hila da, mundu osoan ezaguna, musulmanek egun horietan, eguzkia ateratzen denetik sartu arte, egiten duten baraualdia dela eta. Musulmanen erlijioan garrantzi handia du Ramadanek, funtsezkoa. Ramadan hitzak bi esanahi ditu: baraualdi hori adierazteko (ṣawm (صَوْم) eta Ramadan musulmanen egutegiko izena adierazteko. Urtero Ramadan hila data desberdinetan da, ilargi egutegiaren arabera. Hitzaren etimologia Ramada da (arabieraz: رمضاء ), euskaraz "erre", hil horretan praktika onen bidez bekatuak erretzen direlako.[1]
Praktikatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baraualdia egiteko, Islamaren aginduen arabera, heldua izan behar da, buru-osasunez ondo eta ez da bidaiatzen ibili behar, hau da, leku batean finko egon behar da. Emakumeak, bestetik, hilekotik kanpo egon behar du eta halaber puerperiotik kanpo. Horren arabera, salbuetsita dauden taldeak hauexek dira: haurrak, buru-gaixoak, haurdun dauden emakumeak, hilekoan dauden emakumeak eta pertsona ahulak, bereziki agureak.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko komunitate musulmanek Ramadan betetzen dute, orokorrean. Desberdintasun nagusia baraualdiaren amaierak kalean ez agertzea da. Lantegietan eta eskoletan, bestetik, arazoak egoten dira; sarritan, Ramadanen praktikatzaileek ezin dute egokiro lan egin eta, askotan, ikasleek azterketen datak aldatzeko eskatzen dute.[erreferentzia behar]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mostafavi, Hasan (1368). Al-Tahghigh le Kalamat Al-Corán Al-Karim 4. Teheran: Ershad. 243.or.