René Mayer
Itxura
René Mayer (Paris, 1895eko maiatzaren 4 - ibidem, 1972ko abenduaren 13a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1953ko urtarriletik ekainera.
Alsaziako familia judu bateko kidea, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen eta 1918an zauritu zuten. Gerra aurretik, ikatza inportatzen zuen Alemaniatik, eta, ondoren, SNCFko kontseilari eta Air France sortu zuen.
Bigarren Mundu Gerran Aljerrera ihes egin zuen 1943an Frantziako indarrekin bat egiteko. Alderdi Erradikal Sozialistako kide eta Justizia eta Finantza ministro izan zen.
1953ko urtarrilean lehen ministro izendatu zuten. Judu jatorriko bigarrena izan zen Léon Blum ondoren. 1955etik 1958ra Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoko presidente izan zen.