Robert B. Wilson
Itxura
Robert Butler Wilson Jr. (Geneva, Nebraska, 1937ko maiatzaren 16a) estatubatuar ekonomialaria da. 2020ko Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen Paul Milgromekin batera enkanteen teorian egindako hobekuntzengatik eta subasta formato berriak asmatzeagatik.
Harvardeko Unibertsitatean ikasi zuen eta Stanfordeko Unibertsitateko irakaslea izan zen.
Bere ikerketa-eremua merkatuaren diseinua, prezioak, negoziazioa, antolaketa industriala eta informazioaren ekonomiak dira. Ekarpen garrantzitsua egin du petrolioaren eta komunikazioaren industrietako enkanteen diseinuetan eta eskaintza-estrategietan.