1854an Komunen Ganberako kide hautatu zuten lehen aldiz. Indiarako Estatu Idazkaria izan zen Lord Derbyren gobernu kontserbadorean 1866-67an. 1878an Kanpo Arazoetako Estatu Idazkari izendatu zuten eta paper garrantzitsua izan zuen Berlingo Biltzarran. 1881ean Benjamin Disraeli hil ondoren, Alderdi Kontserbadoreko buru bihurtu zen.
Lehen ministroa izan zen lehen aldiz 1885eko ekainetik 1886ko urtarrilera arte. Lurralde handiak lortu zituen Afrikan Erresuma Batuarentzat Afrikaren banaketan.
1886ko uztailean itzuli zen kargura, Liberal Unionisten laguntzarekin. Ez zuen aliantzetan parte hartu "Isolamendu bikaineko politika" baten bidez.
Hirugarren agintaldia 1895 eta 1902 artean izan zuen. Gertaera aipagarriena Boerren Gerra izan zen, 1899 eta 1902 artean. Alemaniarekin ere liskarrak izan ziren itsas kontuengatik, Estatu Batuekin Guyanan Venezuela babesteagatik eta Frantziarekin Fachodan. Txinara ere bidali zituen tropak Boxerren matxinada zapaltzeko.