Robin Hood
Robin Hood | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | anonimo |
Ageri den obrak | ikusi
|
Lan eratorriak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | thief (en) arkularia ezpataria vigilante (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maid Marian (en) |
Bikotekidea(k) | Maid Marian (en) |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Sheriff of Nottingham (en) eta Sir Guy of Gisbourne (en) |
Robin Hood oinarri erreala eduki dezakeen Erdi Aroko ingeles folklorearen arketipoa da. Kondairaren arabera, Robin Hood bihotz handiko gizasemea zen eta Nottinghamshire eskualdeko Sherwood basoetan legez kanpo bizi zen[1]. Bertsio modernoen arabera, arku eta geziekin oso trebea zenez, bere abilezia tiraniaren aurka egiteko eta injustizia salatzeko erabili zuen, aberatsei ondasunak lapurtuz eta behartsuen artean banatuz. Robin Hoodek ekintza eta lapurreta guztiak "Merry Men" ("Gizon Alaiak") izeneko adiskide taldeekin batera burutu ohi zituen.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robin Hoodi buruzko lehenengo aipamena 1377an izan zen, William Langlandek idatzitako Piers Plowman obran, non apaiz batek Robin Hood izeneko gizon bati buruz mintzatzen den. Robin Hooden kondaira, ordea, XVI.mendean inprimatutako lehenengo baladetan agertuko da. Lehenengo bertsio honetan pertsonaia ondo definitua geratuko da ondorengo ezaugarriekin: maila baxukoa, emakumeekiko kontsiderazio berezia erakusten duena, antiklerikala, arkulari trebea eta Nottinghamgo sheriffa biziki gorrotatzen duena. Bertsio honetan azaldu ez arren, ahozko baladetan emakume bati ere egiten zaio erreferentzia; hain zuzen, jatorri frantsesa duen Marianne pertsonaia femeninoa eta bertsio berriagoetan bere emaztea izango dena.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robin: Robert izenagatik eratorria eta Erdi Aroan Ingalaterran oso ohikoa.
Hood: izen honen inguruan badira hiru uste: Batetik, ingelesezko hood (txapela), non, horren atzetik bere identitatea ezkutatzeko nahia legoke. Bestetik, txanoa ofizio baten errepresentazioa izan litzateke, alegia, gaizkilea izan aurretik ofizio bat zuela adierazteko asmoarekin. Eta hirugarrenik, ingelesezko wood (egurra) hitzetik eratorritakoa (basoari erreferentzia)[2]
Pertsonaiaren garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manipulazio ideologiko handia jasandako pertsonaia da eta Erdi Arotik gaur egun arte hainbat mito ezagutu da. Batzuetan, Robin Hood bandidoa izango da eta delinkuente identitate horrek hainbesterainoko indarra hartuko du, ezen Robin Hood izena delinkuente hitzaren sinonimotzat ere erabili izan dela (horren proba hainbat epaiketetako transkripzioetan akusatuari Robinhood deitu izana). Beste batzuetan, aldiz, justizia bilatzen duen pertsonaia da; erresistentziaren sinbolo bilakatu arte. Izan ere, kultura herrikoitik jasotakoaren arabera, Ingalaterrako Rikardo I.aren jarraitzaile sutsua izanik, Joan Lurgabe printzearen gobernantzaren garaian, erregearekin izandako desadostasunengatik legetik at bizitzera behartua sentituko baita[3]. Informazio hau guztia, zenbait kondairetan azaldu ez arren, balada originaletan oinarritutako teoria da. Aurrerago, erregeak Robin barkatuko du baina Robinek basoan bizitzen geratzea erabakiko du.
Lehenengo testuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo eskuizkribua 1470. urtekoa da Robin Hood and the monk (Robin Hood eta monjea) eta Cambridgeko Unibertsitatean kontserbatzen dute. Inprimatutako lehenengo testua A Gest of Robyn Hode (Robin Hooden balentriak) da eta bertan autoreak historia desberdinak bildu eta narrazio berdin bateko atal bihurtu zituen.[4]
Lehendabiziko idatzizko kondairak ahozko transmisiotik jasotako edukiekin sortutakoak direla uste da noblezia entretenitzeko asmoarekin: intrigazko, komediazko baita antzerki dramatikoak ere.
Aberatsei lapurtu eta behartsuen artean partitzearena ez da mende bat beranduago arte azalduko John Stowen Ingalaterrako Urte Liburuan (1592).[5] Lehenengo testuetan nolabaiteko estatus sozial altua egokitzen zaio eta hala irudikatzen da testu hauetan, non, bererekin bizi diren lagunak bere aurrean belaunikatzen diren eta horrez gain, zaldunen berezko arma den ezpata azaltzen duen.[6]
Gaur egungo testuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1598. urtean Anthony Munday-ek antzerki obra bat idazten du, Roberten, Huntingtonko kondearen erorketa eta hilketa (1601). Beste autore batzuentzat inspirazioa izango da. Thomas Knight kritiko literarioak obra hau pertsona erreal batean oinarritzen dela uste du, XII. mendeko Fulk Fitz Warin noblean, Joan Lurgabearen etsaia[7]. Gaur arte iritsi ez den lan batean oinarritutakoa denaren ustea dago. Baina pertsonaia hau Ingalaterrako Rikardo I.aren garaikoa zela proposatzen lehena John MAir izan zen, Historia Majoris Britaniae-ko (1521) krinista izanik.
William Shalespearen Beroniako bi gentil gizonak eta Zuen mesedetara obretan Robin Hoodi erreferentzia zuzena egiten zaio, honelako elkarrizketetan: "Robin Hood errege ezin hobea litzateke gure errebelde bandoarako".[8]
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberriko jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzaren 1ean Ingalaterrako hainbat eskualdetan Udaberriko festa antolatzen zen. Bertan, pertsona bat Robin Hoodetaz mozorrotu eta maiatzeko errege bilakatzen zen. Prozesio bat egin ondoren, kirol jolas ospakizun bat antolatzen zen, non Robin Hood bertako buru izanik. Elizarentzat dirua lortzeko antolatutako zerbeza feria zen[9]. Hasieran, herritarrek egindako eta herriarentzat antolatutako ospakizun hau Henrike VIII.ak bere gortera eraman zuen[10]. Festa honetan ohikoa zen bertaratzen zirenei dirua kentzea eta ondoren, behartsuen artean banatzea.
Ospakizun horretan pastoral frantsesen tradizioa sartu zen. Pastoral hauetan bi pertsonai nagusitzen dira, zalduna eta artzaina eta bien arteko lehia bat irudikatzen da: bertsoen bidez, ahalik eta irudimen gehiena erabiliz, dama baten atentzioa lortu behar zuten. 1280an horietako pastoral batean Robin Hood Marion izeneko emakume batekin erlazionatu zuten. Ikuslegoaren erantzun ona ikusita, estrofak gehitu zituzten eta honela, sortu zen Marionen pertsonaia.
Pastoral honen ondorioz, festako jolas batean Marion zaldun gaizto baten eskuetatik askatzeko Robin Hood eta bere lagunak egin zuten borroka eszenifikatzen hasi ziren.
1492an joko horietan parte hartutako herritar bat Izardun Kamera[Betiko hautsitako esteka] tribunalera deitua izan zen lapurretaz akusatua. Berak ordea, bere defentsan tradizio luzea zela argudiatu zuen, eta intentzio txarrik gabe egindakoa, izan ere, bertan parte hartzen zutenak jakitun baitziren.[11]
Tradizio honek Elisabet erreginaren garaira arte iraun zuen. Baina, 1984ean Nottingham hirian tradizio errekuperatu zen, eta egun arrakasta handia duen aste beteko udako festibala da.
Robin Hood mitologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1584an Reginald Scotek Robin Hood mitologia germaniarreko jainko batek aukeratutako mortal bat zela proposatu zuen; Hudgin izenekoa.[12] Teoria honek jarraitzaile asko bazituen ere, Maurice Keenek teoria honi buruzko kritika zorrotza egin zuen. Izan ere, legegabeak arku eta ezpatarekin aparteko abilezia erakutsi arren, jainko batek dituen botereen erakustaldirik ez du egiten.[13]
Egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurrentzako egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean hainbat editorek Robin Hooden kondaira haurrentzat egokitzeko aukera ikusi zuten. Pierce Egan gaztea izan zen 1840.urtean lehendabiziko aldiz Robin Hood eta John txikia izenburuarekin publikatu zuen lehen autorea.[14]
Bestalde, Alexandre Dumasek frantseserako bi egokitzapen egin zituen: Lapurren printzea (1863) eta Robin Hood legegabea (1863). 1883an, ordea, Howard Pylek Robin Hooden abentura alaiak publikatuko zuen eta azken hau, Nicolas Augustin Thierry Normandoen Ingalaterrako konkistaren historia (1825) liburuan, Robin Hood printzipio moral altuko anglosaxoi gisa deskribatzen du, zeina normandoen aurka borrokatu zuen. Ideia berdinarekin aritu zen Walter Scott ere bai Ivanhoe (1819) obran.
Ikus-entzunezko egokitzapenak (ezagunenak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robin Hooden abenturak filma (1938)
- Frantziako telebistak Thierry La Fronde telesaila(1963)
- Disneyren egokitzapena: Robin Hood (1973)
- Robin eta Marian (1976)
- Lehenengo teleseriea Robin Hood izenarekin (1980)
- Robin Hood, lapurren printzea filma(1991)
- Robin Hooden abentura eroak (1993)
- Robin Hood izenarekin hainbat bertsio (1973, 2010, 2018)
Euskarazko bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ausonako Robin Hood (1981)
- Robin Hood. Hordago argitaletxea (1981)
- Robin Hood. Kriselu argitaletxea (1987)
- Robin Hood. Kriselu argitaletxea (1988)
- Robin Hood. Ttarttalo argitaletxea (1991)
- Robin Hood. Ttarttalo argitaletxea (1994)
- Robin Hood. Ttarttalo argitaletxea (1995)
- Robib Hood Disney (2008)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Robin Hood». L'Enciclopèdia.cat. Barcelona: Grup Enciclopèdia Catalana.
- ↑ Dobson; Taylor, 1997, p. 12.
- ↑ Dobson; Taylor, 1977, p. 5,16.
- ↑ Ohlgren; Matheson, 2007, p. 97–134.
- ↑ Knight, 2003, p. 43.
- ↑ Holt, 1982, p. 36.
- ↑ Knight, 2003, p. 63.
- ↑ IV aktoa, eszena 1, 36–7 bertsoak
- ↑ Hutton, 1996, p. 31.
- ↑ Hutton, 1997, p. 270.
- ↑ Holt, 1982, p. 148.
- ↑ Scott, 1895, p. 129.
- ↑ Holt, 1982, p. 57.
- ↑ Dobson; Taylor, 1997, p. 47.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Del bosque de Sherwood a la selva de Hollywood. CLIJ Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil. 173 zenbakia. 31-35orrialdeak
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robin Hood and the monk
- Izardun Kamera[Betiko hautsitako esteka]
- Maurice Keen
- Pierce Egan
- Howard Pyle
- Jacques Nicolas Augustin Thierry[Betiko hautsitako esteka]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |