Romanonesko kondea
Álvaro de Figueroa y Torres (Madril, 1863ko abuztuaren 9a - Madril, 1950eko irailaren 11), Romanonesko kondea, espainiar lurjabe agintetsu eta politikaria izan zen. Alfontso XIII.aren erregealdian, hiru aldiz izan zen Espainiako presidentea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide ikasketak egin zituen Madrilen eta Bolonian. 1893. urtean Romanonesko konde izendatu zuten, eta 1911n, berriz, Espainiako handiki.
Politikan hasi zenetik Alderdi Liberalean jardun zuen. 1890. urtean Madrilgo zinegotzi aukeratu zuten eta handik gutxira diputatu. 1894 eta 1898. urteetan Madrilgo alkate izendatu zuten. 1901ean Práxedes Mateo Sagastaren gobernuan parte hartu zuen, eta 1909an José Canalejasek Legebiltzarraren lehendakari izendatu zuen. Canalejas hil ondoren gobernuko presidentea izan zen (1912-1913 eta 1915-1917), eta 1923. urtean senatuko presidente izendatu zuten. I. Mundu Gerran,
Lehen Mundu Gerran Frantziarekin aliantza bat egin nahi izan zuen eta gero Maroko hartzen lagundu, lurralde hartan interes ekonomikoak zituen eta. Gerra horren hasieran, SMMPk bere familiaren meatzaritzako eta instalazioen aktiboak erosi zituen, eta Álvaro Figueroa konpainia frantsesaren administrazio kontseiluan sartu zen. Garaiotan, Álvaro Figueroa bihurtu zen Rothschild Etxearen aliatu estuena Espainian.[1] Primo de Riveraren diktaduran politika baztertu bazuen ere, Aznarrek ministro izendatu zuen 1930ean. Bigarren Errepublikan diputatua izan zen. Haren lan nagusiak Notas de una vida (1929-1947) eta Las responsabilidades del antiguo régimen (1924) dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ López-Morell, Miguel A. (2015), 324. or.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- López-Morell, Miguel A.. (2015). Rothschild. Una historia de poder e influencia en España. Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2..
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1863ko jaiotzak
- 1950eko heriotzak
- Espainiako ministroak
- Madrildarrak
- Espainiako gobernuburuak
- Espainiako noblezia
- Espainiako diputatuak
- San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren akademikoak
- Gorteetako prokuradoreak
- Espainiako handikiak
- Espainiako Historiaren Errege Akademiako kide numerarioak
- Madrilen hildakoak