Edukira joan

Saint-Moritz

Koordenatuak: 46°29′50″N 9°50′16″E / 46.4972°N 9.8378°E / 46.4972; 9.8378
Wikipedia, Entziklopedia askea
Saint-Moritz
Suitzako udalerria
Administrazioa
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Grisonia
Region of GraubündenMaloja Region
Izen ofizialaSt. Moritz
Posta kodea7500
Udalerri kodea3787
Geografia
Koordenatuak46°29′50″N 9°50′16″E / 46.4972°N 9.8378°E / 46.4972; 9.8378
Map
Azalera28,69 km²
Altuera1.822 m
MugakideakCelerina/Schlarigna, Samedan eta Silvaplana
Demografia
Biztanleria4.994 (2017ko abenduaren 31)
0 (2017)
Dentsitatea174 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia081
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBariloche, Kutchan (en) Itzuli, Vail, Zikhron Ya'akov (en) Itzuli eta Westerland
MatrikulaGR
gemeinde-stmoritz.ch eta stmoritz.com

Saint-Moritz[1] (alemanez: St. Moritz edo Sankt Moritz; frantsesez: Saint-Moritz; erretorromanieraz: San Murezzan; italieraz: San Maurizio), Suitzako komuna edo udalerria da, Grisonia kantonamenduan dagoena, Maloja barrutian, Engadin ibarrean. 2011. urtean 5.029 biztanle zeuden.

Inguruan eski-estazio ospetsuak daudenez, turismo-gune garrantzitsua da. Besteak beste, 1928ko Neguko Olinpiar Jokoak, 1948ko Neguko Olinpiar Jokoak eta 2003ko Munduko Eski Alpetar Txapelketa egin ziren Saint-Moritzen.

Engandin Garaiko eskualdean dago Saint-Moritz, Eno ibaiaren ertzean. Udalerrian hainbat herri daude: St. Moritz-Dorf, St. Moritz-Bad, Suvretta eta Champfer (azken horren zati bat Silvaplana udalerrikoa da).

Mugak: iparraldera Samedan eta Celerina/Schlarigna udalerriak ditu; hego-ekialdera, Samedan udalerriko beste zati bat; hegoaldera eta hego-mendebaldera Silvaplana udalerria; eta ipar-mendebaldera Bever.

Eski-estazioa bitan banatuta dago: St. Moritz-Dorf inguruan herrigunea dago, eta St. Moritz-Bad Eno ibaia Saint-Moritz aintzirara heltzen den lekuan dago, alderdi modernoena, hotel berrienak eta bainuetxeak dauden lekua.

    Datu klimatikoak (Samedan)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2.2 -0.2 2.7 6.4 11.7 15.5 18.4 17.7 15.1 10.8 3.5 -1.5 8.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -9.4 -8.2 -3.9 0.8 5.5 8.9 11.2 10.5 7.6 3.2 -3.4 -8.2 1.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -18 -17.2 -11.9 -5.5 -1.1 1.5 3 2.8 -0.1 -4.2 -10.6 -16.1 -6.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30 25 31 44 81 87 89 99 72 59 54 31 700
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6.1 5.3 6.2 7.4 10.3 10.7 10.4 11.5 7.3 6.9 7.1 6.3 95.5
Iturria: MeteoSchweiz [2]

Senidetutako hiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]