Saka (herria)
Mota | etnia eta tribu |
---|---|
Hizkuntza | Saka (en) |
Erlijioa | Q4465708 |
Honen parte | Irandar herriak |
- Artikulu hau antzinako indoeuropar herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saka (argipena)».
Sakak (persieraz saka) jatorri iraniarreko tribu-talde edo herri bat izan ziren.[1] Gaur egungo Kazakhstan, Uzbekistan, Tajikistan, Xinjiang, Turango lautada, Ukraina eta Errusiako hegoaldeko lautada osoan zehar ibiltzen ziren abeltzain transhumanteak izan ziren, hizkuntza indoeuroparreko gerlari nomadak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]René Grousset historialariren arabera[2], estepa pontikoko eszitak bezala, haiekin zerikusia zutenak, arrazari dagokionez europoideak ziren. Haien jatorria Andronovo kulturari dagokiola uste da. Pazyryk-eko hileta monumentu eta hondakinak ere beraiekin lotu izan dira, K.a.-ko IV. eta III. mendeen artean.
K.a. VIII. mendearen inguruko erregistro historiko eta arkeologikoetan identifikatuta daude sakak.[3] Persepolisen aurkitutako Akemenida garaiko persiar inskripzioetan, Dario I.aren erregealdian (522-486 k.a.) esaten da Sogdiako mugetatik haratago bizi izan zirela.[4] Halaber, Xerxes I.aren erregealdian egindako inskripzio batean (486–465 k.a..) Erdialdeko Asiako Dahae herriarekin lotuak ageri dira.[4][5]
Sakei Sak edo Sai (塞) deitzen zitzaien antzinako txinatar erregistroetan. Kurgan formako 30 tumulu hilobi badira, sakenak, Txinako Tian Shan aldean, 550-250 k.a datatuak.[6] Tarim arroaren eskualdean VII. mendetik II. era dago saken presentziaren berri.[3]
Txinatar kroniketan kontatzen da Yuezhi herrikoek Ili eta Chu ibaien haranetatik bota zituztela sakak.[7][8] Uste da Yuezhitarrak tokariarrak zirela, eta haien bultzadaz sakak mendebalderantz, Sogdianantz eta Baktrianarantz joan zirela k.a. 140 eta 130 artean.[9][10]
Asia Erdialdeko lur horietan "Sakatarren lurraldea" edo "Sakastan" deitu zena osatu zuren ondoren, eta India iparraldera zabaldu zen gero beraien irismena.[4] Sakek Gandhara eta Taksila harrapatu zituzten eta Indiako iparraldera emigratu zuten. Horrela Indo-eszitiar edo saken erresuma bat ezarri zen Mathuran (k.a. 200 a. C. - 400 gure aroan).[4][11]
Indiako Shakya klana, Gautama Buddha printzea jaio zeneko taldea, saka jatorrikoa zela uste da. Budari Śākyamuni esaten zioten, Shakyen artean jakintsua.[12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Sacas (tribu)» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-13 data duen 140924353 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ P. Lurje, “Yārkand”, Encyclopædia Iranica, online edition
- ↑ Grousset, René. (1970). The empire of the steppes : a history of central Asia. , 29-31 or. ISBN 0-8135-0627-1. PMC 90972. (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
- ↑ a b J. P. mallory. «Bronze Age Languages of the Tarim Basin» Penn Museum.
- ↑ a b c d Bailey, H.W. (1996) "Khotanese Saka Literature", in Ehsan Yarshater (ed), The Cambridge History of Iran, Vol III: The Seleucid, Parthian, and Sasanian Periods, Part 2 (reprint edition), Cambridge: Cambridge University Press, pp 1230–1231.
- ↑ The Cambridge Ancient History, Volume IV. Cambridge University Press. 24 November 1988. p. 173. ISBN 978-0-521-22804-6.
- ↑ Yu Taishan (June 2010), "The Earliest Tocharians in China" in Victor H. Mair (ed), Sino-Platonic Papers, Chinese Academy of Social Sciences, University of Pennsylvania Department of East Asian Languages and Civilizations, p. 13.
- ↑ Benjamin, Craig (March 2003). "The Yuezhi Migration and Sogdia". Ērān ud Anērān Webfestschrift Marshak.
- ↑ «Chinese History – Sai 塞 The Saka People or Soghdians» Chinaknowledge.
- ↑ Yu Taishan (June 2010), "The Earliest Tocharians in China" in Victor H. Mair (ed), Sino-Platonic Papers, Chinese Academy of Social Sciences, University of Pennsylvania Department of East Asian Languages and Civilizations, pp. 13–14, 21–22.
- ↑ Benjamin, Craig. The Yuezhi Migration and Sogdia. .
- ↑ Beckwith 2009, p. 85 "The Saka, or Śaka, people then began their long migration that ended with their conquest of northern India, where they are also known as the Indo-Scythians."
- ↑ Attwood, Jayarava. (2012). «Possible Iranian Origins for the Śākyas and Aspects of Buddhism» Journal of the Oxford Centre for Buddhist Studies 3.