Sakro
Sakroa edo errain-hezurra (latinez: Os sacrum) pelbisaren atzealdeko hezurra da. Sakroa hezur labur, bakoiti, simetriko eta laprana da, 5 ornoz osatuta dago, triangelu itxurarekin. Oinarri bat, erpina eta lau aurpegi ditu (bi alboko, atzekoa eta aurrekoa).
Aldaka hezurrak ditu ezker-eskuinean, gerriko bosgarren azken orno lunbarra gainean, eta kokzixa behealdean. Berez, bizkarrezurraren zati bat da, errain ornoen fusioz osatua. Uzkornoarekin batera ipurtezurra osatzen du.
Deskribapen anatomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezur triangeluar hau zabalagoa da goiko aldetik beheko aldetik baino. Goiko aldeari, sakroaren oina deritzo, non errainezurraren adarrak dauden, lehenengo orno lunbarraren (S1) goiko giltzadura apofisiak. Beheko aldea, sakroaren erpina da, kokzix hezurrarekin giltzatzen den atala. Alboko aldeetan, azalera artikularrak daude (bat alde bakoitzeko) kokxal hezurrarekin giltzatzeko.
Aurreko ikuspegitik, zortzi errein-zulo bereiz daitezke, bertikalki kokatuta, lau alde bakoitzean. Haien artean zeharkako lerroak izango dira nabariak.
Alboko ikuspegitik, atzeranzko makurdura ahur bat dauka, bizkarrezurraren makurdura sakroa edo errain zifosia dena.
Atzeko ikuspegitik, lehen aipatutako zortzi errain zuloak ere ikus daitezke eta hauen artean sakroaren gandorrak daude, errain ornoen apofisien fusioz osatutakoak. Orno bakoitzak hiru apofisi desberdin dituenez, hiru gandor sakro desberdin osatuko dira, lateraletik medialera hurrengoak dira: gandor sakro laterala (zehar-apofisien fusioz), erdiko gandor sakroa (arantza-apofisien fusioz) eta tarteko gandor sakroa (giltzadura apofisien fusioz). Bestetik, ornoarteko zuloen fusioak sakroaren hodia osatuko du, horren irteera sakroaren hiatoa izanik. Sakroaren hiatoa errainezurraren beheko aldean kokatzen da.
Artikulazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errainezurra hiru hezur desberdinekin giltzatzen da.
Goitik, lehen esan bezala bosgarren orno lunbarrarekin giltzatzen da. Beste ornoarteko giltzaduren bezalakoa da orno gorputza sinfisi bidez eta orno-arkuen artekoa artrodia. Baina zeharkako arteko lotailua bereziki gogorra duela. Behetik aldiz, errainezurraren erpina eta uzkurnoa sinfisi bidez giltzatzen dira. Giltzadura horretan hiru lotailuk parte hartzen dute:
- Alboko errain-uzkorno lotailua: errainaren alboko ertzetik uzkurnoaren adarretara doana.
- Atzeko errain-uzkorno lotailua: errainaren muxarraduratik uzkornoaren atzealderaino doana, honek bi zati ditu azalekoa eta sakonekoa.
- Aurreko errain-uzkurno lotailua: errainaren aurre-behetik uzkurnoaren aurrealdera.
Giharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezur honetan ezarritako muskuluak:
- Trizeps espinalaren muskulu iliokostalaren atal lunbarra, sakroaren atzeko aurpegitik.
- Trizeps espinalaren muskulu longisimoaren edo dortsal luzearen atal torazikoa, sakroaren atzeko gandorretik.
- Muskulu dortsal zabala edo latisimoa sakroaren erdiko gandorretik.
- Muskulu iliakoa sakroaren goi-kanpoaldetik.
- Muskulu iliakoa sakroaren oinarrian
- Muskulu multifidoa
- Muskulu piramidala sakroaren aurreko aurpegian
- Muskulu iskiokokzigeoa sakroaren alboetan
- Atzeko aurpegian: muskulu sakrolunbarra eta gluteo nagusia
Dimorfismo sexuala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sexuaren arabera errainezurra desberdina da.
- Emakumeetan errainezurra laburrago, makurrago eta zabalagoa da, erditzea errazteko.
- Gizonezkoetan , hezurraren makurdura uniformeki hedatzen da hezurraren luzeran zehar eta emakumeena baino handiagoa da.[1]
Arazo patologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortzetiko asaldurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortzetiko asaldura, enbrioi garaian hodi neural akastunaren ondorioz, orno arkua edo orno zuloa ez da guztiz ixten, arantza bifidoa izatea da eragiten duena. Arantza bifidoaren malformazio hau, gerri eta sakro aldeetan ematen da bereziki.
Beste sortzetiko asaldura bat, erregresio kaudalaren sindromea da, agnesia sakra ere deiturikoa. Enbrioiaren bizkarrezurraren alde kaudalean ematen den azpigarapen anormal bat da eta zazpigarren astean ematen da. Kasu batzuetan, kokzixaren atal bat falta da, edo beheko ornoak ere falta daitezke. Beste batzuetan, bizkarrezurraren atal txiki bat, ez du gainazaletik arrastorik uzten.
L5-en sakralizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bosgarren orno lunbarraren (L5) eta errainezurraren arteko fusioari L5-en sakralizazioa deritzo. Bosgarren orno lunbarra (L5) lehenengo errain ornoraino (S1) heltzen da, hazkuntza anormal baten ondorioz. Sakralizazioa Bertolotti-ren sindromea izenarekin ere ezagutzen da.
Mina da arazo honen sintomarik adierazgarriena, beti mina eragiten ez duen arren. Honen diagnostikorik ohikoenak, hasieran lunbagoa eta geroago, osteoartritisa izaten dira.
Minbizia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakroa kondrosarkosoma izeneko sarkomen garapenerako lekurik ohikoena da. Kondrosarkosoma hauek, enbrioi garaiko notokordaren hondarretatik eratorritakoak dira.
Kondrosarkosomek maiztasun berarekin eragiten dute emakumezkoetan zein gizonezkoetan. Orokorrean, 45 urtetik goragoko pertsonei agertzen zaien arren, gazteetan eta umeetan ere zenbait kasu eman dira.
Irudi gehigarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sakroaren aurreko ikuspegia (ezkerrekoa) eta atzeko ikuspegia (eskuman)
-
Sakroaren 3D-ko irudia (behetik zuriz kokzixa)
-
Atzeko ikuspegia
-
Aurreko ikuspegia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-5-4 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sacro (hueso). 2017-02-05 (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anatomy photo:43:os-0401 at the SUNY Downstate Medical Center - "The Female Pelvis: Articulated bones of pelvis"
- Anatomy photo:43:st-0401 at the SUNY Downstate Medical Center - "The Female Pelvis: Bones"
- pelvis at The Anatomy Lesson by Wesley Norman (Georgetown University)
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |