Sammy Davis Jr.
Samuel George "Sammy" Davis Jr. (Harlem, New York, 1925eko abenduaren 8a - Beverly Hills, 1990eko maiatzaren 16a) estatubatuar kantari, dantzari eta aktorea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aita, Sammy Davis, oso ezaguna zen jazz-aretoetan, eta harekin oso umetatik ibili zen, Estatu Batuetan zehar, ikuskizunetan parte hartzen. Hemezortzi urte zituenerako, blues-kantari ona zen, baina Bing Crosbyren eraginez, crooner izeneko estilora pasatu zen. Music-hall eta kabaretetan lan egiten zuen, musikari eta animatzaile. 1943an armadan sartu, eta Ozeano Bareko fronteetan borrokan ibili zen. Gerraostean, Estatu Batuetako kantaririk ospetsuenetariko bat bihurtu zen, eta bere kantak -Mr. Bojangles, I´ve Gotta Be Man, Candy Man- oso ezagunak egin ziren. 1954an begi bat galdu zuen istripu batean; berak zioenez, ezin zitekeen okerragoa izan, beltza, begibakarra eta erlijioz judua baitzen. 1950eko hamarraldian Frank Sinatra, Dean Martin eta Peter Lawfordekin batera Rat Pack banda osatu zuen, Sinatraren Taldea izenaz ere ezaguna. Talde horrek eragin handia izan zuen, ikuskizunen munduan ez ezik, Estatu Batuetako politikaren alorrean ere, John F. Kennedyren agintaldian, batez ere. Zenbait filmetan ere parte hartu zuen (Porgy and Bess (1959)...), eta Broadwayen komediak ere antzeztu zituen (Mr. Wonderful). Bere biografia argitaratu zuen 1989an, Why Me? (Zergatik ni?) izenburupean.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rufus Jones for President (1933)
- Seasoned Greetings (1933)
- Sweet and Low (1947)
- Meet Me in Las Vegas (1956)
- Anna Lucasta (1959)
- Porgy and Bess (1959)
- Ocean's 11 (1960)
- Pepe (1960)
- Sergeants 3 (1962)
- Die Dreigroschenoper (1962)
- Convicts 4 (1962)
- Johnny Cool (1963)
- Robin and the 7 Hoods (1964)
- Nightmare in the Sun (1965)
- The Second Best Secret Agent in the Whole Wide World (1965)
- A Man Called Adam (1966)
- Alice in Wonderland (or What's a Nice Kid Like You Doing in a Place Like This?) (1966)
- Salt and Pepper (1968)
- The Fall (1969)
- Sweet Charity (1969)
- One More Time (1970)
- Elvis: That's the Way It Is (1970)
- Diamonds Are Forever (1971)
- Save the Children (1973)
- Poor Devil (1973)
- Gone with the West (1975)
- Sammy Stops the World (1978)
- The Cannonball Run (1981)
- Heidi's Song (1982)
- Cracking Up (1983)
- Broadway Danny Rose (1984)
- Cannonball Run II (1984)
- Alice in Wonderland (1985)
- That's Dancing! (1985)
- Knights of the City (1986)
- The Perils of P.K. (1986)
- Moon Over Parador (1988)
- Tap (1989)
- The Kid Who Loved Christmas (1990)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.