Santa Luzia (Gasteiz)
Santa Luzia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Santa Luziako poligonoaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′39″N 2°39′30″W / 42.84406°N 2.65822°W |
Demografia | |
Biztanleria | 7.144 (2023) |
- Artikulu hau Gasteizko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Luzia (argipena)».
Santa Luzia Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren hego-ekialdean kokaturik dago. Arana eta Judimendiko auzoekin egiten du muga, eta trenbidearen ondoan kokaturik dago. Auzo txikia da, eta altuera handiko etxebizitza dorreak dauzka, 14 solairu artekoak. Auzoa 1980ko hamarkadatik aurrera eraiki zen, Errekatxiki erreka izan zenaren bailaratxoaren gainean. Hori dela eta auzunetik Gasteizko erdigunera joateko maila aldaketa nabarmena igo beharra dago.
Auzoa Jazinto Benavente kalearen inguruan egituraturik dago. Kale hau hiriaren ingurabide zaharraren atal bat da, eta oraindik ere hiriko motordun zirkulazioa bideratzeko kolektore nagusietakoa da.
TUVISAren 7. lineak auzoa hiriaren erdigunearekin lotzen du. 2. lineak, Periferikoa, Gasteizko gainerako auzoekin lotzen du.
Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jacinto Benavente
- Ricardo Puga
- Astronomoen kalea
Ekipamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikastetxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angel Ganivet ikastetxe publikoa
- Calasanz ikastetxe kontzertatu erlijiosoa
- Izarra haurreskola
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Astronomo trinketa
- Astronomoak futbol zelaiak
- Skate park-a.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gasteizko auzoak | ||
---|---|---|
Abetxuku • Adurtza • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • Ariznabarra • Arriaga-Lakua • Babesgabeak • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • Gatzalbide • Goikolarra • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Judimendi • Koroatzea • Lovaina • Mendizorrotza • Pilar • Salburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • Txagorritxu • Zabalgana • Zabalgunea • Zaramaga |