Edukira joan

Santiago Arana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiago Arana

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSantiago Arana Antsotegi
JaiotzaAbandoko elizatea1823ko maiatzaren 24a
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaBilbo1883ko ekainaren 24a (60 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta politikaria

Santiago Arana Antsotegi (Abandoko elizatea, 1823ko maiatzaren 24a, Bizkaia1883ko ekainaren 24a) bizkaitar ontzigile bat izan zen, Abandoko Errepublikako alkatea, foruzale sutsua eta Gernikako Juntetxean ordezkari izana. Sabin, Luis eta Paulina Arana Goiri anai-arreben aita zen.

Paulina Arana Goiri alabak bere "Oroimenak" idazkietan idatzitakoaren arabera, badakigu diruz nahiz pertsonalki parte hartu zuela karlismoaren alde. Ondorioz, Bigarren Karlistaldian, familia osoak Lapurdira ihes egin behar izan zuen. 1872ko apirileko karlisten altxamendua jazo aurretik, Ulibarri jeneral karlista ezkutatuta egon zen Santiago Aranak Erripako kaian zuen etxean. 1847tik aurrera eta Santiagoren bizialdi osoan, Aranatarren ontzioletan, 100 ontzi inguru eraiki ziren eta, haietan lehena, 1848ko urtarrilean itsasoratutako María Ignacia zen.

Ontzigilearen emazte Paskuala Goiriren oroimenetan, bere izena 91 ontzitan agertzen da. Zenbaketa hori 1871n ontzigilearen erbesteratzearekin batera eten zen. Dike Lehorrak, garai hartan "Bilbao" eta gaur egun "Euskalduna" deituak, Santiago Aranak abiarazi zituen. "Bilbao" izeneko txalupa "San Mamés" izenez inauguratu zuten, eta dike berriko atea izateko eraikia izan zen. 1868ko maiatzean uretaratu zuten, Aranatarrek euren Salbeko ontziolan eraiki zuten. Ontziola horretako etxea Adolfo Guiard margolariaren akuarelan irudikatuta dago (Zeferino Jemein. "Biografía de Arana Goiri'tar Sabin").

1883an zendu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]