Edukira joan

Shillong

Koordenatuak: 25°34′28″N 91°52′44″E / 25.5744°N 91.8789°E / 25.5744; 91.8789
Wikipedia, Entziklopedia askea
Shillong
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatua Meghalaya
Indiako barrutiEast Khasi Hills barrutia
Posta kodea793001
Geografia
Koordenatuak25°34′28″N 91°52′44″E / 25.5744°N 91.8789°E / 25.5744; 91.8789
Map
Azalera64,36 km²
Altuera1.525 m
Demografia
Biztanleria143.229 (2011)
Dentsitatea2.225 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia364
Ordu eremuaUTC+05:30
eastkhasihills.gov.in

Shillong Meghalaya estatu indiarreko hiriburua eta udalerria da. 1.496 metroko altueran dago eta Shillong ("lum shyllong") menditik 9 bat kilometrora dago, Khasi mintzairako herriaren lurralde tradizionalean. 2001eko erroldaren arabera, 260.520 biztanle zituen.

Britainiarrek Khasi and Jaintia Hills barrutiko hiriburu izendatu zuten 1864an, eta baita 1874. urtean Assameko hiriburu gisa. Urte batzuez Ekialdeko Bengala eta Assameko udako hiriburua izan zen. 1970ean Meghalayako lurraldea sortu zenean, Assamen hiriburu izateari utzi zion, baina 1972ko urtarrilaren 21ean Meghalaya estatu indiar izendatu zutenean, estatu berrira transferitu zuten, eta Assamen hiriburua Dispurrera pasatu zen.

Biztanle gehienak khasiak dira, eta Indiako ipar-ekialdeko beste etnia batzuk ere badaude, bengaliarrak eta Indiako beste herri batzuk ere bai. Erlijio nagusia kristautasuna da (3/4 protestante), khasi erlijio tradizionalaren jarraitzaile ugari eta hinduista gutxi batzuk dituena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]