Sienna Guillory
Sienna Guillory | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kettering (Ingalaterra), 1975eko martxoaren 16a (49 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Aita | Isaac Guillory |
Ezkontidea(k) | Enzo Cilenti (2002 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gresham's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa Ingeles britainiarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema ekoizlea, modeloa, zinema aktorea, antzerki aktorea, film-zuzendaria eta argazki-modeloa |
|
Sienna Tiggy Guillory (Northamptonshire, 1975eko martxoaren 16a)[1] britainiar aktorea eta modelo ohia da. Bere interpretazio nabarmenenak hauexek izan dira: Troiako Helena izenburuko telesailtxoan protagonista, Arya Dröttningu elfoen printzesa izan zen fantasiazko eta abenturazko Eragon filmean eta Jill Valentine pertsonaia zientzia-fikziozko eta beldurrezko Resident Evil: Apocalipsis, Resident Evil:Afterlife eta Resident Evil: Retribution lanetan.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isaac Guillory gitarristaren eta Tina Thompson modelo ingelesaren alaba da, eta Jace Thompson izeneko arreba erdia du. Gurasoak 1990ean dibortziatu ziren, Siennak 14 urte zituenean, eta 1993an aita Vickie McMillanekin ezkondu zen; harreman horretatik nebaorde bat eta arrebaorde bat ditu Siennak: Jacob eta Ellie. 2000ko abenduaren 31n, bere aita minbiziak jota hil zen, gaisotasuna sei urtez jasan ostean, 53 urte zituela.
Guilloryk bi urte baino ez zituenetik egin du zaldiketa.
Bere familia Helen Mirren aktorearen oso lagun ona da, eta Guilloryk jarraitu beharreko eredutzat ikusten du. Sarah Michelle Gellar, Jayma Mays, Michele Hicks, Clea DuVall eta Milla Jovovich aktoreen oso lagun ona da Sienna.[3]
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997ko uztailean Nick Moran aktorearekin ezkondu zen, baina hiru urteren ostean, bikotea 2000. urtean dibortziatu zen.[4]
2000. urtean hasi zen Sienna Enzo Cilenti aktorearekin harrenetan. Bikotea 2002an ezkondu zen, 2011ko otsailean Sienna Valentina eta Lucia Cilenti bikiak izan zituen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modelo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997an Siennak lagun bati lagundu zion Londresko Select Model Management modelo agentziara eta laster kontratatu zuten. Armani, Dolce & Gabbana, Burberry eta Paul Smith bezalako marka garrantzitsuentzat modelatu eta kanpainak egin zituen. Vogue aldizkariaren azalean ere agertu zen, Britainia Handiko, Alemaniako eta Italiako bertsioetan.
1999an, hiru urtez, Hugo Bossen lurrinaren kanpainako aurpegia bihurtu zen. 2000. urtean hainbat urtez modelatu ostean, Siennak bere aktore ibilbidean zentratzea erabaki zuen. Independent Models agentziak ordezkatzen du Sienna, Londresen.
Aktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore lana babesteko, modelo lanetan hasi baino lehen, klub batean zerbitzari gisa lan egin zuen. New World School of the Arts eta Paris Conservatoire eskoletan ikasi zuen interpretazioa.
1993an egin zuen debuta telebistan, Riders telesaileko atal batean agertu zen, eta Fenella Maxwellen papera egin zuen bertan. Bere emanaldiari esker, The Buccaneers minisailean paper txiki bat lortu zuen, eta Lady Feliciaren rola egin zuen Mira Sorvinorekin batera.
1996tik 2000ra bitartean, telebistako serie txikietan eta The Future Lasts a Long Time, The Rules of Engagement eta beste hainbat filmetan agertu zen. Star! Star!, Kiss Kiss (Bang Bang), The 3 Kings eta Two Days, Nine Lives.
2000. urtean Kingsley Amisen eleberriaren moldaketa batean hartu zuen parte, Take a Girl Like You telesailean, eta bertan Jenny Bunn, historiako heroia, interpretatu zuen. Urte horretan bertan, Sorted thrillerrean agertu zen. 2001ean Oblivious, Late Night Shopping, The Last Minute eta Superstition film britainiarretan agertu zen.
2002an The Time Machine egin zuen, Guy Pearce eta Jeremy Ironsekin batera. Pelikulan Emma, Alexander Hartdegen (Guy Pearce) doktorearen emaztegaia antzeztu zuen, hil egin zuten eta bere heriotzak pelikulako gertakari guztiak argitzen ditu. 2003an Julietteren papera egin zuen Penny Woolcock zuzendariaren The Principles of Lust filmean, Sienna filmerako sexu eszena bat egin zuen. Urte horretan bertan, Love Actually filmean paper txiki bat lortu zuen, non Jamieren neska-laguna (Colin Firth) antzeztu zuen, bere anaiarekin engainatzen duena. Helenaren papera ere egin zuen Troiako Helena minisailean, telesailak Helenaren bizitza zuen ardatz eta Homero la Iliadaren poema epikoan oinarrituta zegoen eta bertan Matthew Marsden, Rufus Sewell eta John Rhys-Davies agertzen dira.
2004an Jill Valentine heroi eta ofizialaren papera lortu zuen Resident Evil: Apocalypse filmean, Siennak kritika onak jaso zituen bere interpretazioarengatik.[5] Urte horretan eta 2006aren artean, Beauty, Marple: A Murder Is Announced, In the Bathroom, The Virgin Queen, Silence Becomes You eta Rabbit Fever film eta telesailetan ere agertu zen.
2006an Arya Dröttningu elfoen printzesaren papera lortu zuen Eragon fantasiazko eta abenturazko filmean, Jeremy Ironsekin batera. Sienna Resident Evil: Extinction Apokalipsis lanaren ondorengo filmean berriz ere Jillen papera egiteko gonbidatu zuten, baina ezin izan zuen onartu, programak eta ordutegiek Eragon lanaren filmazioarekin talka egiten zutelako.[6]
2007an Katherineren papera egin zuen El Corazón de la Tierra espainiar filmean (ingelesez The Heart of the Earth), beranduago urte horretan Victims beldurrezko filmean eta Inkheart fantasiazko filmean agertu zen, non Teresa "Resa" Folchart Mortimer Folcharten emazte eta Meggie Folcharten ama (Eliza Bennet) interpretatu zituen.
2010ean, Siennak Jill Valentineren papera egin zuen berriro kredituetan, Resident Evil: Afterlife filmaren laugarren jarraipenean.[7]
2011n Julie Kestral izan zen The Big Bang filmean Antonio Banderasekin batera.
2012an, Milla Jovovichekin batera, Resident Evil 5: La venganza filmean, pertsonaia nagusi gisa itzuli zen, Johann Urb, Shawn Roberts, Oded Fehr, Colin Salmon eta Michelle Rodriguezekin batera.
2018ko maiatzean Liam Gallagherren Paper Crown abestiaren bideoklipean aritu zen.
Karitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004ko abuztuan, Siennak eta Enzo senarrak Frantziako Tourreko bost etapa egin zituzten, Amnesty International eta Shelter karitate-obretarako dirua biltzeko.
Komunikabideetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001ean Esquire aldizkariko irakurleek Erresuma Batuko emakumerik kotizatuena aukeratu zuten eta bere irudi bat azalean atera zen.[8][9] 2002an 89. tokia lortu zuen Maxim aldizkariko "100 emakume erakargarrienak" izeneko zerrendan.[10]
2007an, Askmen.com Top 99ko 54. zenbakia izan zen.[11]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharra |
---|---|---|---|
2023 | The performance | Sarah | |
2023 | Meg 2: The Trench | Hilary Driscoll | |
2021 | Clifford, txakur gorri handia | Maggie | |
2021 | A Banquet | Holly Hughes | Lindsay Duncan, Jessica Alexander eta Ruby Stokesekin batera. |
2017 | The Performance | Sarah | |
Dream On | Lesley Richardson | Ben Cura-rekin batera, Michael Lindall | |
The Whole Banana | Denise | Matthew Perry, Enzo Cilenti, Dean Cain eta Gene Silversekin batera | |
2016 | Warrior´s Gate | Annie | Joel Adrian eta Dave Bautistarekin batera |
Don't Hang Up | Mrs. Kolbein | ||
Abdukt | Angelica Dark | Franco Flammiarekin batera | |
2015 | High-Rise | Jane Sheridan | Tom Hiddleston, Jeremy Irons eta Luke Evansekin batera |
The List | Alison Corwin | Anthony Flanagan, Bill Paterson eta Nigel Planerrekin batera | |
2014 | Being American | Susan | Christopher McDonaldekin batera |
The Goob | Janet | Paul Popplewel eta Sean Harrisekin batera | |
2013 | The List | Alison Corwin | Anthony Flanagan, Bill Paterson eta Nigel Planerrekin batera |
2012 | Resident Evil 5: La Venganza | Jill Valentine | Milla Jovovich, Johann Urb eta Shawn Robertsekin batera |
2011 | The Last Belle (film laburra) | Rosie | bere ahotsa pertsonaiarentzat mailegatu zuen |
The Big Bang | Julie Kestral / Lexie Persimmon | Antonio Banderas, Delroy Lindo eta Thomas Kretschmannekin batera | |
2010 | Resident Evil: Afterlife | Jill Valentine (cameo) | Milla Jovovichekin batera |
Gunless | Jane | Paul Gross, Callum Keith Rennie eta Dustin Milliganekin batera | |
I'm Here (film laburra) | Francesca | Andrew Garfieldekin batera | |
Perfect Life, Perfect Victims ere deitua | Anne | Jesse Bradfordekin batera | |
2009 | Virtuality | Rika Goddard | Nikolaj Coster-Waldau, James D'Arcy, Gene Farber eta Clea DuVallekin batera |
2008 | Inkheart | Teresa "Resa" Folchart | Brendan Fraser, Helen Mirren eta Paul Bettanyrekin batera |
2007 | El corazón de la tierra | Katherine | Philip Winchester, Joaquim de Almeida eta Catalina Sandino Morenorekin batera |
2006 | Eragon | Arya Dröttningu | Ed Speleers eta Jeremy Ironsekin batera |
Rabbit Fever | Albistegiaren aurkezlea | Enzo Cilenti eta Tara Summersekin batera | |
2005 | Silence Becomes You | Gracea | Alicia Silverstone eta Joe Andersonekin batera |
In the Bathroom (film laburra) | Emakumea | Enzo Cilentirekin batera | |
Marple: a Murder is Announced | Julia Simmons | Geraldine McEwan eta Keeley Hawesekin batera | |
2004 | Beauty | Cathy Wardle | Martin Clunes eta Peter Vaughanekin batera |
Resident Evil: Apokalipsis | Jill Valentine | Milla Jovovich eta Oded Fehr-ekin batera | |
2003 | Love Actually | Jamieren neska-laguna | Colin Firthekin batera |
The Principles of Lust | Juliette | Alec Newman eta Marc Warrenekin batera | |
2002 | The Time Machine | Emma | Guy Pearce eta Jeremy Ironsekin batera |
2001 | Superstition | Julie | MARK Strong eta David Warnerrekin |
Kiss Kiss (Bang Bang) | Kat | Stellan Skarsgård, Paul Bettany eta Jacqueline McKenzie-rekin batera | |
The Last Minute | Gaztea Kayakean | Max Beesley, Ciarán McMenamin eta Jason Isaacs | |
Two Days, Nine Lives | Katea | Luke Goss eta Simon Shepherdekin batera | |
Late Night Shopping | Susie | Enzo Cilenti eta Shauna MacDonaldekin batera | |
Oblivious (film laburra) | Jessica | Matthew Ashfordekin batera | |
2000 | Sorted | Sunny | Matthew Rhys, Ben Moor eta Tim Curryrekin batera |
The Rules of Engagement (film laburra) | Denise | Nick Moranekin batera | |
The 3 Kings | Roxana | Vanessa Redgrave eta Paul Freemanekin batera | |
1999 | Star! Star! | Lu | MARK Simich, Nick Moran eta Kirsty Hinchcliffe-rekin batera |
Dzvirpaso M | - | - | |
1996 | The Future Lasts a Long Time | Blue | Hans Matheson, Samantha Morton eta Nick Moranekin batera |
1993 | Riders | Fenella Maxwell | Marcus Gilbertekin batera |
Telebistako serieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2023 | Siloa | Hanna Nichols | |
2015 | Fortitude | ||
2013 | Believe | Moore | Delroy Lindorekin batera, jake McLaughlin |
Luther | Mary Day | Hirugarren denboraldia | |
2010 | CSI: Crime Scene Investigation | Kacey Monahan | "Shock Waves" atala |
Covert Affairs | Sophie Jacklin | "What Is and What Should Never Be" atala | |
2008 | Criminal Minds | SSA Kate Joyner | 2 kapitulu |
The Oaks | Jessica | Proba pilotua FOX TV kanalean | |
2005 | The Virgin Queen (serie txikia) | Lettice Knollys | 4 kapitulu |
2003 | Helena de Troya (serie txikia) | Helena Troiakoa | |
2000 | Take a girl like you (telesail laburra) | Jenny Bunn | Rupert Gravesekin eta Hugh Bonnevillerekin batera |
1999 | Out of Sight | Ingrid | 2 kapitulu |
1996 | In Suspicious Circumstances | Bessie Smith | "Dearest Pet" atala |
1995 | The Buccaneers (serie txikia) | Lady Felicia Marabel | 5 kapitulu |
Bideojokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2006 | Eragon | Arya Dröttningu | Bere ahotsa jarri zuen bideo-jokorako |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Lana | Pertsonaia | Antzokia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2004 | The Shape of Things | - | New Ambassadors Theatre | Enzo Cilenti eta James Murrayrekin batera |
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Saria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2004 | Talderik onena | Phoenix Film Critics Society saria | Love Actually | Izendatua |
2014 | Emakumezko aktore laguntzaile onena | British Independent Film Saria | The Goob | Izendatua |
2022 | Best Feature | Cannes International Independent Film Festival | Everything I Ever Wanted to Tell My Daughter About Men | Irabazlea |
2023 | Emakume aktore onena | Tekka International Film Festival | The Performance | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Sienna Guillory | Actress, Director, Producer» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
- ↑ (Ingelesez) Kettering, Date of Birth 16 March 1975 Age 48Birthplace; Northamptonshire; Actress, England Occupation; million, Former model Years active 1993-present Nationality British Net Worth $5. (2022-02-11). Sienna Guillory Wiki/Bio, Age, Family, Education, Career. (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
- ↑ Jama Mays asiste a baby shower para Sienna Guillory
- ↑ The redemption of 90s It Boy Nick Moran
- ↑ Resident Evil: Apocalypse Production. hollywoodjesus.com.
- ↑ Sienna Guillory. empireonline.com.
- ↑ Resident Evil: Afterlife – Milla Hints at the Return of Jill Valentine | Horror Movie, DVD, & Book Reviews, News, Interviews at Dread Central. Dreadcentral.com.
- ↑ Sienna Guillory. celebritywonder.com.
- ↑ Gallery 1. jonathanglynnsmith.com.
- ↑ Other Works. imdb.com.
- ↑ 54 Sienna Guillory. askmen.com.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sienna Guillory Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Sienna Guillory erabiltzailearen orria, Facebook zerbitzuan