Sigismundo III.a Vasa
Sigismundo III.a Vasa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1592ko azaroaren 17a - 1599ko uztailaren 24a ← Joan III.a Suediakoa - Karlos IX.a Suediakoa →
1587ko abuztuaren 19a - 1632ko apirilaren 19a ← Eztebe I.a Báthory - Ladislao IV.a Vasa →
← Ana Jagellondarra - Ladislao IV.a Vasa → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Gripsholm gaztelua, 1566ko ekainaren 20a (egutegi gregorianoa) | ||||||
Herrialdea | Bi Nazioen Errepublika | ||||||
Heriotza | Varsovia, 1632ko apirilaren 19a (juliotar egutegia) (65 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Wawelgo katedrala | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Joan III.a Suediakoa | ||||||
Ama | Katalina Jagellondarra | ||||||
Ezkontidea(k) | Anne of Austria, Queen of Poland (en) (1592ko maiatzaren 31 - Konstantza Habsburgokoa (1605eko abenduaren 11 - | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | Vasa dinastia | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | mezenasa eta monarka | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Sigismundo III.a Vasa edo Sigismundo Vasa (Mariefred, Suedia, 1566ko ekainaren 20a - Varsovia, Polonia, 1632ko apirilaren 30a) Poloniako errege izan zen 1587tik 1632ra bitartean Sigismundo III.a izenarekin. Suediako errege ere izan zen 1592-1599 denbora-tartean Sigismundo I.a izenarekin. Joan III.a Suediakoa erregearen eta Katalina Jagellon-en semea zen.
Sigismundok errege-boterea bi erresumatan lortu zuen: Polonia eta Suedia. Katoliko sutsua, eta ikuspegi espantsionista zuen agintaria zen. Haren agintaldia batez ere Polonian kokatu zen, eta handik saiatu zen Suedia gobernatzen. Ez zen oso agintari herrikoia; Suedian boteretik kendu zuten eta Polonian haren gobernu absolutistaren aurkako altxamenduak izan ziren, eta zapalduak izan ziren, eta Errusiar Tsarerrian hedatzeko ahalegina ere bertan behera geratu zen. Bi Nazioen Errepublikak (Polonia eta Lituaniaren arteko erkidegoak), ordea, denboraldi indartsu eta eragin politiko handikoa hasi zuen haren garaian.
1613an, Poloniaren eta Austriaren arteko aliantza formala sinatu zuen Sigismundok.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ana Habsburgokoarekin, Karlos II.a Austriakoa artxidukearen eta Ana Maria Bavariakoaren alabarekin, ezkondu zen. 1598an, Ana emaztea hil egin zen, eta Sigismundo haren ahizpa zen Konstantza Habsburgokoarekin ezkondu zen, 1605ean. Bai lehenarekin eta bai bigarren emaztearekin hainbat seme-alaba izan zituen.
1632an hil zen Varsoviako gazteluan, eta Krakoviako katedralean dago hilobiratua.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sigismundo III.a Vasa |