Edukira joan

Silvain Pouvreau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvain Pouvreau
Bizitza
JaiotzaBourges, ?
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisc. 1675 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, apaiz katolikoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 706

Silvain Pouvreau (Bourges, Frantzia, ? - Paris, Frantzia, c.1675) euskal idazle eta apaiza izan zen, frantziarra sortzez.

Parisen egin zituen eliza ikasketak eta hantxe ezagutu zituen Bizente Paulekoa santua eta Fouquet apezpikua. Jean Duvergier de Hauranne Saint-Cyrango abadearen idazkaria izan zen eta harekin euskara, latina, gaztelania eta hebreera ikasi zuen. 1640 eta 1644 artean Bidarteko apaiza izan zen, Fouquet Baionako apezpikua zen garaian, hain zuzen. Ondoren Parisa itzuli zen. 1650 eta 1660ko hamarkadetan kokatzen dira Pouvreauren euskal lanak: Trento ondoko erlijio libururik gomendatuenen lehen euskal itzulpenak eta haren hiztegi ospetsua, besteak beste.

Silvain Pouvreauren Guiristinoaren dotrina-ren lehenbiziko faksimile edizioaren azala (Paris, 1656).
Silvain Pouvreauren testu autografo bat.
Silvain Pouvreauren testu autografo bat.

Hiru itzulpen argitaratu zituen:

Liburu hau digitalizaturik ikus Bilketa[Betiko hautsitako esteka]-n.

Hil ondorengo argitalpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste idazlan batzuk argitaragabe geratu ziren:

  • Les petites œuvres basques ("Euskal idazlan txikiak"). J. Vinsonek 1892an Les petites œuvres basques de Sylvain Pouvreau, prêtre du diocèse de Bourges. Publiées pour la première fois conformément aux manuscrits originaux de l’auteur argitaratu zuen. Haren faksimilea Hordago argitaletxeak kaleratu zuen (1978). Hauxe da liburuaren edukia:
    • Grammaire de la langue basque ("Euskal gramatika", frantsesez, 1-9. or.)
    • Fragments divers ("Hainbat zati", frantsesez, 11-12. or.)
    • Sermon pur la Pentecôte ("Mendekosterako sermoia", euskaraz, 13-24. or.)
    • Andre Dana Maria Privilegiatua, euskaraz (25-95. or.)
    • Privilège du Roi ("Erregearen baimena", frantsesez, 97-99. or.)
  • Iesusen Imitacionea (1978, Hordago). Tomas Kempiskoaren liburuaren lehendabiziko euskal itzulpena, ondoko mendeetan euskarara gehien itzuli diren liburuetakoa (ikus «Jesu Kristoren imitazioa»).

Silvain Pouvreauk euskara-frantses hiztegi bukatugabe bat ere utzi zuen: “Parisko Liburutegi Nazionalean, beste zenbait esku-izkribuz gain, euskara-frantsesa hiztegi zoragarri baten bi alde daude; tamalez, oraindik ere argitaratzeke dago, baina Humboldtengandik aurrerako ondoko lexigrafoek erruz erabili dute. Hura ontzeko, Pouvreauk zenbait euskal idazleren (Leizarraga, Axular, Harizmendi, Etxeberri, baina Etxepare ez) lan argitaratuak arretaz ikasi zituen eta informatzaileen artean Oihenart izan zuen" (Mitxelena 1960, 74. or.).

Ikus Gallica gunean diren bi eskuizkribuak:

- Dictionnaire basque-français, par Silvain Pouvreau, prêtre du diocèse de Bourges (1. kopia)

- Dictionnaire basque-français, par Silvain Pouvreau, prêtre du diocèse de Bourges (2. kopia)


Pouvreauren hiztegia gorde diren hiztegi zaharren artean (ikus Euskal hiztegien zerrenda) handiena da (8.100 bat sarrera). Hitzak familiaka daude bilduta, hots, antolakuntzaren aldetik hiztegi etimologiko bat da. Bildutako hitz, esapide eta aipu gehienak aurreko liburuetatik hartuak dira [2]. Haren iturriak, ez beti baina bai maiz, laburduren bidez daude adierazita.[3] Halere, garbi dago hainbat neologismo ere egin zituela, batez ere eratorbidea baliaturik.[4]

Bestalde, Pouvreau eta Oihenarten arteko gutun gordeek erakusten dute hiztegigileak zuberotar jakituna zalantzak argitzeko erabili zuela.[5]

Eskuizkribuak hiztegiaren hiru idaztaldi biltzen ditu, A, B eta C izenez ezagunak. Hiruretan zabalena A da (209 or.); tarteka gaztelania eta latina ere jasotzen ditu, gehi idazleen aipuak eta atsotitzak ugari. B idaztaldia (200 or.) Aren kopia garbia izan liteke, murriztuxeagoa; lehen 33 orriak falta ditu (hasieratik çafarda-raino). C idaztaldia, azkenekoa, oso laburra da (12 or., arrayoa-aztorea bitarteko hitzak baino ez); hiztegia laukoitz egiteko saio bat da.[6]

Gramatika zirriborroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gramatika lanetan ere jardun zuen Pouvreauk, hiztegiaren lagungarri, nonbait. Vinsonek 1881ean Revue de Linguistique aldizkarian haren gramatika zirriborroak argitaratu zituen. Gogoan hartzekoa da artean euskal gramatikari buruz Arnaut Oihenarten Notitia liburuko berri interesgarriez besterik ez zela argitaratua. Hauek dira gorde diren zatiak:

  • Chapitre second. De la construction du nom (Vinson, 1892: 1-5. or.)
    • Du substantif avec l'adjectif
    • Construction du nominatif singulier avec le verbe
    • Du génitif singulier & de ses dérivés
  • Chapitre... Des terminaisons des noms verbaux (ib. 5-7. or.)
    • Des noms actifs
    • Des noms verbaux substantifs abstractifs
  • Chapitre des noms adverbiaux, &c. (ib. 7-9. or.)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zulaika Hernández, Josu M.. (2010). «Leibniz y la lengua vasca» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 42 (112): 105–163. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  2. Etxagibel, Javier. (2008). «Silvain Pouvreauren hiztegiaren iturriak eta testukritikaren metodologia» ASJU., 42:2, 69-118.
  3. Mitxelena, Koldo. (1961). «Euskal iztegigilleak XVII-XVIIIgarren mendeetan» Euskera., 6, 7-22.
  4. Lakarra, Joseba A.. (1995). «Pouvreauren hiztegiez eta hiztegigintzaren historiaz» ASJU., 29:1, 3-52.
  5. Kerejeta, Mari Jose. (1992). «Oihenart Silvain Pouvreauren hiztegian» Euskalaritzaren historiaz, I: xvi-xix. mendeak., 183-218
  6. Bilbao, Gidor. (1992). «Pouvreauren hiztegi laukoitza» ASJU., 26:2, 341-389.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]