Solasaldi (elkarrizketarako bilera antolatua)
Solasaldia, hizketaldia, lagunarteko topaketa, berriketaldia, berbaldia, eleketa edo (Heg.) tertulia, lagunarteko edo jendarteko elkarretaratze bat da, gai baten inguruan hizketa egiteko. Irrati eta telebistan ere, solasaldiak egiten dira berriei buruz edo gai jakin baten inguruan hizketa egiteko. Bertaratuei solaskide deritze.
Solasaldi dialogikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solasaldi dialogikoa ikasteko eta irakasteko teknika da. Komunitate akademiko batzuetan arrakastatsu jotzen den teknika[1]. Ikas komunitateak deritzon eskolak antolatzeko sisteman oso erabilia, baita ikasketa kooperatiboa eta ikasketa dialogikoa sustatzen duen beste sistema askotan ere. Liburu bat irakurtzeko konpromisoa hartzen dute pertsona batzuek. Egun jakin batean eta ordu jakin batean elkartuko dira gero liburua oinarritzat hartuta hitz egiteko[2]https://web.archive.org/web/20170216090447/http://utopiadream.info/ca/actuaciones-de-exito/tertulias-literarias-dialogicas/[3].
Hitz egiteko txandak adostu egiten dira eta beharrezkoa ikusten bada moderatzailea izendatu-edo. Parte hartzaileek liburuaren pasarte bere ustetan esanguratsuenetatik abiatuta eta aipatuta bere ikuspegiak plazaratuko dituzte. Aukeratutako pasartea bereziki interesgarria delako hautatuko dute partaideek edo alderantziz, pasartekoarekin bat ez datozelako eta komentatu nahi dutelako hautatuko dute pasartea.
Iritzi desberdinak, hainbat ikuspegi elkartzeko edo kontrajartzeko aukera paregabea eskaintzen du askotan teknika honek.
Informazioa eta iritziak bateratzeko, modu horizontalean, teknika gero eta erabiliagoa da. Deskonferentzia ere deitu izan da aspaldi honetan.
Solasaldi dialogikoak. Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solasaldi dialogikoak egiteko arte obra klasiko bat hartu ohi da hitz egiteko abiapuntutzat. Hautatutako arte obraren arabera sailkatzen dira solasaldi dialogikoak:
- Eskulturagintza obra bat.
- Literatura obra bat.
- Margolaritza obra bat.
- Musika pasarte bat.
- Zientzia alorreko erreferentziazko artikulu edo obra bat.
Literatura solasaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literaturari buruz, testu jakin baten gainean hitz egiteko, antolatzen diren solasaldiak[4][5]. Hainbat ikastetxetan literaturaren didaktikan txertatzen dira literatura solasaldiak edo solasaldi dialogikoak, beren balio didaktikoari etekina ateratzeko asmoz[6][7][8].
Teknika hauek XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera zabaldu dira munduan. Paulo Freire bezalako pedagogoek ikasleengan daukan potentzialitatea azpimarratu izan dute[9], norberaren aldaketa, munduaren eraldaketa prozesuan[10].
Solasaldi hauetan erabiltzen ohi den prozedura hauxe izaten da:
- Solasaldiko koordinatzaileak edo koordinatzaileek liburu bat proposatu. Partaideen adostasuna behar izaten da.
- Partaideek liburua bere kabuz irakurri.
- Irakurri bitartean partaideei eskatzen zaie azpimarratzeko arkatzez bereziki interesgarri, deigarri, hunkigarri, barregarri, sakona... egin zaien paragrafo bat.
- Solasaldia aurrez aurre egiten denean, koordinatzaileek eskatu ahal dio partaide bati paragrafo horietako bat irakurtzeko. Zergatik hautatu zuen paragrafo hori galderari tiraka solasaldia dinamizatu daiteke.
- Aurrez aurreko solasaldian, koordinatzailea saiatu beharko da guztien ahotsak entzuten. Asko hitz egiten dutenei hitza kendu gutxi hitz egiten dutenei emateko.
Euskal Herrian erregularitatearekin antolatzen dira hainbat solasaldi literario. Literatura klubak, irakurle klubak edo literatura txoko bezala ezagutzen dira. Esaterako, Gasteizen, Hika Ateneoan, urtetan egin dira. Iban Zaldua izan da koordinatzaile nagusia (orain Florida parkeko Udal Liburutegian elkartzen dira). Iban Zalduak berak Arrasaten ere solasaldietako koordinatzaile ibili zen urtetan baina gero testigua Mikel Ayerbek hartu zuen. Bilbon Asapala elkarteak antolatu izan ditu urtetan solasaldiak, Santutxu auzoan eta Berbaizu elkarteak Deustun. Donostian ere, Koldo Mitxelena liburutegian, horrelako solasaldiak antolatu izan dira. Harkaitz Cano eta Julen Gabiria ibili ziren koordinatzaile, besteak beste. (Beste irakurle klub batzuk ere etengabe sortzen ari dira).
Antzeko zerbait egiteko asmoa zegoen litforoa proiektuaren atzetik, literatura solasaldi modukoa baina idatziz, Internet zela medio. (Irakurleen foro bat).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ kaiera. (2019-04-04). Solasaldi Dialogikoen VII. Kongresua Bilbon. Berdintasuna kulturaren bidez. (Noiz kontsultatua: 2019-04-05).
- ↑ «Tertulia dialogikoak» www.alkartasunalizeoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tertulias Dialógicas – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rosa Valls, Marta Soler, Ramón Flecha. (PDF) Lectura dialógica: interacciones que mejoran y aceleran la lectura. (Noiz kontsultatua: 2018-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tertulias Literarias Dialógicas – Mil y una Tertulias Dialógicas. (Noiz kontsultatua: 2019-04-05).
- ↑ Kaiera. Hezkuntzari buruz egunero. (2018-12-20). Tertulia Literario Dialogikoak (TLD) egiteko irakasleentzako iradokizunak. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
- ↑ Del Barrio, Sonia. (2018-03-20). Elkarbizitzan hezi tertulia literario dialogikoen bidez. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
- ↑ Sánchez Peña, Iratxe. (2019-02-18). «Connor: Solasaldi Literario Dialogikoen bidez bere ahotsa aurkitu zuen umea» Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
- ↑ Paulo Freire. «Pedagogia do oprimido. Grupo Editorial Record (jatorrizko esku-izkribua 1968, lehen argitarapena 1970)» www.record.com.br (Noiz kontsultatua: 2019-02-18).
- ↑ Andrea Khalfaoui. (2019-02-04). «Aisha: “ikusezina” izatetik komunitatearen eraldaketarako liderra izatera Solasaldi Literario Dialogikoen bidez» Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ikaskomunitateak: Materialak
- Ikaskomunitateak www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net gunean
- Ikaskomunitate kongresua
- Paulo Freire pedagogoa
- irakurle klub batzuk