Bideo-joko hau plataformen generokoa da, eta 2-D agertokietan maila eta oztopo jakin batzuk gainditzean oinarritzen da, bakoitza giro desberdinarekin.
Sonic da bideo-joko honetako pertsonaia kontrolagarri bakarra, trebetasun nagusitzat abiadura handian korrika egitea duena, ezaugarri honetan oinarrituz jokoaren espiritua, fase gehienak hau ahalik eta gehien estutzeko diseinatuak baitaude, Labyrinth Zone eta Marble Zone izan ezik, esplorazio pausatuagoko guneak baitira.