Speyer lerroa
Hizkuntzalaritzan Speyer lerroa edo Main lerroa (alemanez: Speyerer Linie edo Mainlinie) behe-alemana eta erdialdeko alemana (muga honen iparraldean) banatzen dituen isoglosari deritzo, iparraldeko azken hauek Appel (sagar) hitzan geminazio tarte bat garatu baitute, hegoaldeko dialektoek berriz (behe-alemana) kontsonante frikatzaile bat garatu dute: Apfel, honekin alemanaren bigarren kontsonante mutazio jarraitu dutelarik.
Isoglosa ekialdetik mendebaldera doa, Main ibaia jarraituz Speyer hiria gurutzatzen duelarik, bere izendapenaren arrazoia hau delarik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemanian lerro hau bere izendapen umoretsuagatik ezaguna da: Weißwurstäquator. Izen honek euskaraz gutxi gorabehera "Bavariar saltxitxaren ekuatorea" esan nahiko luke (Weißwurst delakoa, Bavariako ohiko saltxitxa motaren izena baita). Azken izendapen honekin hegoaldea (nagusiki Bavaria) eta gainontzeko herrialdearen arteko ezberdintasun kulturala nabarmendu nahi da.