Staglienoko hilerri monumentala
Staglienoko hilerri monumentala | |
---|---|
Cimitero monumentale di Staglieno | |
European Cemeteries Route Association of Significant Cemeteries in Europe | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Liguria |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Genoa |
Italiako udalerri | Genova |
Koordenatuak | 44°25′48″N 8°57′01″E / 44.430011°N 8.950294°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1851ko urtarrilaren 2a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Carlo Barabino Giovanni Battista Resasco (en) |
Azalera | 330.000 m² |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazzale Resasco |
E-posta | mailto:progettostaglieno@comune.genova.it |
Webgune ofiziala | |
Staglienoko hilerri monumentala (italieraz: cimitero monumentale di Staglieno; ligurieraz: çimiteio de Stagén), Italiako Genova hiriko muino batean dagoen hilerri monumental bat da. Bere eskulturengatik da ospetsua, Europako hilerririk handienetako bat delarik, kilometro karratu bat baino gehiagoko azalerarekin.
1851n inauguratu zen. Lorategiak, Carlo Barabino arkitekto genoarrak diseinatu zituen, eta bertan, Agriparen Panteoiaren kopia bat dago. Hilerrian, Oscar Wilden emazte zen Constance Lloyd, Ferruccio Parri, Fabrizio De André, Nino Bixio eta Giuseppe Mazziniren hilobiak daude. Bertan euren lanak dauden eskultoreen artean, Leonardo Bistolfi, Giulio Monteverde eta Edoardo Alfieri daude.
Bere The Innocents Abroad lanean, Mark Twainek laburki laudatzen du hilerria. Hilerri hau, Lee Friedlanderrek 2003an eginiko argazki liburu baten gaia izan zen.