Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street
Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street (euskaraz Sweeney Todd: Fleet Kaleko Deabruzko Bizargina) 2007ko Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko musikal film bat da. Stephen Sondheim konposatzailea eta Hugh Wheeler musikagilearen Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street musikalean oinarritua dago. Bertan, Johnny Depp, Helena Bonham Carter, Alan Rickman, Timothy Spall, Jayne Wisener, Sacha Baron Cohen, Jamie Campbell Bower, Laura Michelle Kelly eta Ed Sanders aktoreek antzeztu zuten.
Hiru Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, azkenean bat irabaziz: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Dante Ferretti eta Francesca Lo Schiavo). Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala eta Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia eta musikala (Jonny Depp) sariak ere irabazi zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1833. urtea, Londres. Benjamin Barker (Johnny Depp) bizargin trebea bere emazte Lucy Barkerrez (Laura Michelle Kelly) maitemindua dagoen Turpin epaileak (Alan Rickman) azpijokoz salatua, epaitua eta Australian lan astunak egitera zirgortua da. Zigorra bete ondoren Benjamin "Sweeney Todd" ezizenez eta Anthony Hope (Jamie Campbell Bower) itsasgizonarekin batera Londresera itzuli da. Orain Fleet kaleko bere antzinako bizardenda zegoen solairuan Nellie Lovett (Helena Bonham Carter) andereinoaren gozodenda dago, bertan Turpinek Lucy bortxatu eta ondorioz arsenikoaren bidez bere buruaz beste egin baitzuen. Tooden alaba nerabea Johanna da (Jayne Wisener), oraindi Turpinen ikaslea da, eta bere amaren antzera Turpinen haragikeriazko jomuga. Toddek bere emaztea zena mendekatu nahi du, horretarako Lovett andereinoak gorderik zituen bizarra mozteko bere labanak itzultzen dizkionean bizardenda berrirekiko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Johnny Depp: Sweeney Todd/Benjamin Barker
- Helena Bonham Carter: Lovett andrea
- Alan Rickman: Turpin epailea
- Jamie Campbell Bower: Anthony Hope
- Timothy Spall: Beadle Bamford
- Sacha Baron Cohen: Adolfo Pirelli/Davy Collins
- Ed Sanders: Toby Ragg
- Laura Michelle Kelly: Lucy Barker
- Jayne Wisener: Johanna Barker
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2007ko filmak
- Tim Burtonek zuzendutako filmak
- John Loganek idatzitako filmak
- Stephen Sondheimek idatzitako filmak
- Johnny Deppek antzeztutako filmak
- Helena Bonham Carterrek antzeztutako filmak
- Timothy Spallek antzeztutako filmak
- Sacha Baron Cohenek antzeztutako filmak
- Jamie Campbell Bowerrek antzeztutako filmak
- Ed Sandersek antzeztutako filmak
- Philip Philmarrek antzeztutako filmak
- Peter Bowlesek antzeztutako filmak
- Anthony Stewart Headek antzeztutako filmak
- Alan Rickmanek antzeztutako filmak
- Christopher Leek antzeztutako filmak
- Laurie MacDonaldek ekoitzitako filmak
- Richard D. Zanuckek ekoitzitako filmak
- John Loganek ekoitzitako filmak
- Walter F. Parkesek ekoitzitako filmak
- DreamWorksek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Fantasiazko filmak
- Musikal filmak
- Mendekuari buruzko filmak
- Viktoriar Aroan girotutako filmak
- Musikaletan oinarritutako filmak
- Londresen girotutako filmak