Edukira joan

Taça Brasil

Wikipedia, Entziklopedia askea

Taça Brasil (edo Brasildar garaikurra) Brasilgo Futbol Txapelketa ospatzen hasi aurretik ospatu zen futbol txapelketa nazional bat izan zen, eta, bere garrantziagatik, egungo Brasilgo Futbol Txapelketarekin aldera daiteke, bere kopa formatua egungo Brasilgo Koparen antzekoa den arren.

1959an sortua izan zen hurrengo urteko Libertadores Kopako brasildar ordezkariak erabakitzeko. 1968an, txapelketa honek garrantzia galdu zuen, Brasilek ez baitzuen hurrengo urteko kopa jokatuko eta Roberto Gomes Pedrosa Txapelketak herrialdeko futbol talderik garrantzitsuenak baitzituen, azkenean Taça Brasil txapelketa desagertu egin zelarik.

Nabarmendu beharra dago Brasilgo Futbol Konfederazioaren erabakiz, Taça Brasilek emandako tituluak ofizialak direla, egungo A Seriekoak bezala.

Urtea Finala Hurrengo urtean nazioarteko kopetan
Txapelduna Emaitza Txapeldunordea Libertadores Kopa Kontinente arteko Kopa
1959
Xehetasunak

Bahia
3 - 2
0 - 2
3 - 1

Santos
Lehen errondan kanporatua Ez zen sailkatu
1960
Xehetasunak

Palmeiras
3 - 1
8 - 2

Fortaleza
Bigarren Ez zen sailkatu
1961
Xehetasunak

Santos
1 - 1
5 - 1

Bahia
Txapelduna Txapelduna
1962
Xehetasunak

Santos
4 - 3
1 - 3
5 - 0

Botafogo
Txapelduna Txapelduna
1963
Xehetasunak

Santos
6 - 0
2 - 0

Bahia
Finalerdietan kanporatua Ez zen sailkatu
1964
Xehetasunak

Santos
4 - 1
0 - 0

Flamengo
Finalerdietan kanporatua Ez zen sailkatu
1965
Xehetasunak

Santos
5 - 1
1 - 0

Vasco da Gama
Brasilek ez zuen ordezkaririk bidali biolentzia gehiegikeria argudiatuz beste hegoamerikar talde batzuen partetik.
1966
Xehetasunak

Cruzeiro
6 - 2
3 - 2

Santos
Finalerdietan kanporatua Ez zen sailkatu
1967
Xehetasunak

Palmeiras
3 - 1
1 - 2
2 - 0

Náutico
Bigarren Ez zen sailkatu
1968
Xehetasunak

Botafogo
2 - 2
4 - 0

Fortaleza
Brasilek ez zuen ordezkaririk bidali

Tituluak taldeka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goleatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahia eta Cruzeiro izan ziren Taça Brasil txapelketa irabazi zutenetatik fase guztiak jokatu zituzten talde bakarrak, Rio de Janeiro eta Sao Pauloko taldeak zuzenean finalerdietarako sailkatzen baitziren. Biek, Bahiak eta Cruzeirok, Pelé, Coutinho eta Peperen Santos ospetsua garaitu zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]