Edukira joan

Tarawako gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tarawako gudua
Irudia
Map
Motagudu
Honen parte daOperation Galvanic (en) Itzuli eta Bigarren Mundu Gerra
Denbora-tarte1943ko azaroaren 20a - 1943ko azaroaren 23a
Data1943ko azaroaren 23a
KokalekuBetio (en) Itzuli

Tarawako gudua 1943ko azaroaren 20a eta 23a bitarte gertatu zen Estatu Batuen eta Japoniaren artean, Gilbert uharteetako Tarawako atoloian. Galvanic operazioaren zati bat izan zen, estatubatuarrek Gilberts uharteak bereganatzeko martxan jarri zuena.[1]

Ia 6.400 japoniar, korear eta estatubatuar hil ziren borroketan, batez ere Betio uharte txikian eta haren inguruan, Tarawako atoloiaren hego-mendebaldeko muturrean. [2]

Hildako marine estatubatuarren artean, euskal jatorriko soldaduak izan ziren. Bigarren Dibisioko Tankeen 2. Batailioiko C konpainiako Sebastián Garde Baca lehen egunean hil zen, 27 urte zituela. Hurrengo egunean Philip Olano hil zen, leku berean.

Garrantzi estrategikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tarawako gudua izan zen Erdialdeko Pazifikoko eskualde erabakigarrian amerikarren egin zuten lehen erasoa. Lehen aldia izan zen ere Ozeano Bareko gerran Estatu Batuek lurreratze anfibio baten aurrean Japoniako oldarraldi latza jasaten zuena. [3] Aurreko lehorreratzeek hasieran erresistentzia gutxi edo batere ez zuten aurkitu, baina Tarawan ondo hornitutako eta ondo prestatutako 4.500 defendatzaile japoniar zeuden, eta ia azken ahatseraino borrokatu ziren. Horrek eragin handia izan zuen Estatu Batuetako Itsas Armadan. Tarawaren galerak 76 orduko epean gertatu ziren.

 

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Battle of Tarawa» World War 2 Facts.
  2. Alexander 1993, 50 orr. .
  3. Wheeler 1983, 170 orr. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]