Edukira joan

Tata Group

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tata Group
Datuak
Motakonglomeratua eta multinazionala
Jarduera sektoreakonglomeratua
HerrialdeaIndia
Jarduera
Enplegatuak722.281
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Legezko formakonglomeratu
Historia
Sorrera1868
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: TataGroup Twitter: TataCompanies Instagram: tatacompanies Edit the value on Wikidata

Tata Group (Tata Taldea) Indiako talde multinazional bat da (eta aldi berean familia enpresa), eta Mumbain (India) du egoitza. Jamshedji Tatak sortu zuen 1868an, eta nazioarteko zabalkunde handia lortu zuen 21. mendean, hainbat enpresa global erosi ondoren.

Jamshedji Nusserwanji Tata 1839an jaio zen. Elphinstone Collegetik graduatu zen Bombayn, 1858an. Handik gutxira, salgaiaz oro har arduratzen zen aitaren merkataritza-enpresarekin bat egin zuen. Han, Tata gazteak interes berezia izan zuen Txinarekiko merkataritza garatzeko.

Jamsedji hil ondoren, Dorabji Tata seme nagusia presidente bihurtu zen 1904an.[1] Dorabjik 1907an Tata Steel izeneko altzairugintza enpresa sortu zuen. Era berean Tataren Londresko lehen bulegoa ireki zen, atzerriko lehenan. Mendebaldeko Indiako lehen instalazio hidroelektrikoa ere eratu zuten, eta Tata Power sortu zen. Mezenasgo bidez, Indiako Zientzia Institutua ere sortu zuen familiak, 1911ko lehen promozioarekin.

J. R. D. Tata bilakatu zen Tata Taldeko lehendakaria 1938an. Tata Taldearen jabetzak 101 milioi dolarretik 5.000 milioi dolarrera igaro ziren 50 urteko bere gidaritzapean. 14 enpresatatik 95 izatera pasatu zen taldea. Multzoan tatatarrekhasitako enpresak zeuden, eta baita kontrol-partaidetza bidez eskuratu zituztenak. Sektore hedapen handia ere egon zen: produktu kimikoak, teknologia, kosmetika, marketina, ingeniaritzak, fabrikazioa, tea, software-zerbitzuak...[2]

1952an, JRDk Tata Air Services (geroago Tata Airlines) izeneko aire-konpainia sortu zuen. 1953an, Indiako Gobernuak Aire Konpainien Legea onartu zuen, eta Tata konpainian gehiengoa erosi zuen, nahiz eta JRD Tatak presidente izaten jarraitu 1977 arte.

1945ean, Tata Motors sortu zuten, lehenik tren-makinak egiteko. 1954an merkataritza-ibilgailuen merkatuan sartu zen, Daimler-Benzekin batera enpresa bat sortu ondoren. 1968an Tata Consultancy Services sortu zen.

1991n, Ratan Tata Tata Taldeko presidente bihurtu zen.[3] Hori izan zen, halaber, Indiako liberalizazio ekonomikoaren urtea, merkatua atzerriko lehiakideei ireki zenekoa.[4] Denboraldi horretan, Tata Group hainbat enpresa erosten hasi zen, besteak beste, Tetley (2000), Corus Group (2007) eta autogintzan Jaguar eta Land Rover (2008).

2017an, Natarajan Chandrasekaran izendatu zuten lehendakari. Negozio bertikalak berregituratzeko eta enpresetan sustatzaileen parte-hartzea areagotzeko tresna izan zen. Besteak beste, aire-konpainien negozioa zabaldu du Tatak 21. mendean, Air Indiarako eskaintza bat irabazi eta Air Asia India osoa erosi baitzuen. Chandrasekaran esan izan du etorkizuneko estrategiak osasuna, elektronika eta digitala direla.[5]

Tata taldearen enpresa osagarri inportanteak dira, besteak beste: Air India, Tata Chemicals, Tata Communications, Tata Consultancy Services, Tata Consumer Products, Tata Elxsi, Tata Motors, Tata Power, Tata Steel, Jamshedpur FC, Tanishq, Voltas, Tata Cliq, Tata Projects Limited, Tata Capital, Titan, Trent, Indian Hotels Company Limited, TajAir, Cromā eta Tata Starbucks.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Tata Group» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-27 data duen 1079597700 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-27 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]