Telefonista
Telefonista edo operadore konpainia edo lantoki batean telefono deiak kudeatzeaz arduratzen den pertsonari esaten zaio, zehazkiago, telefonogune bat erabiltzeaz arduratzen denari. Bere zereginen artean, deiak kanpotik zein barrutik sartuak, jaso eta hartzaileari bidaltzean oinarritzen dira, larako etxeetan, larakoak sartuz edo, telefonogune elektronikoak badira, teklak sakatuz. Telefonistak mezuak hartu, idatzi eta transmititu ditzake, solaskidearen erabilgarritasuna komunikatu dezake edo ez, eta lotutako beste informazio bat eman dezake. Bere lana administrazio arloko beste lan batzuekin batera egin daiteke, hala nola dokumentazioa artxibatzea, gutun azalak jartzea edo posta bidaltzea edo txostenak makinara pasatzea. [1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telefono-zentral tipiko batek panel bertikal bat zuen, aurrealdean, idazmahai bat, hartune batzuk zituena. Idazmahaiak etengailu ilara bat eta bi entxufe ilara zituen, erabiltzen ez atzeratzen gertzen zirenak. Entxufe pare bakoitza kable zirkuitu baten zati zen, hari lotutako etengailu batekin. Operadoreak honela, deian parte hartu dezake edo beharrik ez baleko, zirkuitua ixten zuen hartzailearen etxean telefonoaren soinua entzun dezaten. Entxufe bakoitzak argi bat zuen gainean, bezeroaren telefono hargailua altxatzen zenean pizten zena. Bulego nagusiko lerroak, beheko lerrok ziren. Operadoreak urrutiko markatzea iritsi, eta bezeroari zuzenean markatzuaz dei eginten zen. Baina aurretik, telefonoguneetako operadoreek hitzartuta, urrutiko bulego zentraleko homologoekin lan egiten zuten distantzia luzeko deiak egin ahal izateko. Telefonoguneetako operadoreei komunikaziorako trebetasun handiak izatea eskatzen zaie.
Zentral elektronikoak iritsi baino lehen linea partekatu baten bidez telefonoetara deitzeko operadore baten laguntza behar zen. Deitzen zuten pertsonek operadore batekin hitz egiten zuten bulego nagusi batean, eta hark kable bat konektatzen zuen deia zirkuitu egokiak konektatuz. Deiaren kontrol osoa zuenez, operadoreak elkarrizketa pribatuak entzun ahal izaten zituzten.
Sistema automatikoak, edo markatze-sistemak, 1920ko hamarkadan garatu ziren, erabilerak gora egin ahala lan kostuak murriztu eta bezeroaren pribatutasuna ziurtatu zezakeen honela. Telefono sistemak sofistikatuago bihurtuz joan ziren heinean, telefono operadorearen zuzeneko esku hartze lana gero eta gutxiago behar izan zen. Telefono markazio konputarizatuko sistemen garapenarekin, lehen zuzeneko operadore batek egin behar zituen telefono dei asko, ostera, automatikoki egin daitezke, hau da, giza esku hartze gehigarririk gabe.
Sare publikoetan lan egiten zuten pertsonez gain, zentral pribatuetako operadoreei sartzen zaien telefono deiei erantzuteko eta behar bezala konektatzeko ardura ere bazuten. Gaur egun, erakunde handi gehienek markazio zuzeneko hedadurak dituzte. Lantokirik txikienek sistema automatizatu bat izan dezakete. Deitzen duten pertsonei deiaren hedapenean sartzeko aukera ematen diena, edo bitartekari bateb beharra dutena.
Eskarmentu handiko eta ondo entrenatutako operadoreek, soldata handiagoa izan ohi dute.
Historia[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen telefonistak Alexander Graham Bellen konpainiako telegrafia zerbitzuetan lan egin zuten haurrak izan ziren. Hala ere, 1878an telefonoaren asmatzailearen konpainiak lehen emakumea kontratatzea erabaki zuen. Azkenik, bere eztitasun kontrastatuari esker, emakumeak izan ziren lanpostua erabat konkistatzea lortu zutenak. Telefonoguneak 1881ean iritsi ziren Espainiara eta laster zentralitaren aurrean zutik lan egiten zuten andereñoek ere operatu zituzte.[3]
XX. mendean, indurstri iraultzari lotutako hedapen ekonomiko handiaren eta aukikuntza berien eraginez, telefonoa eta idazmakina, esaterako, emakumeen eremura lorurako lanbide ezberdinak sortu ziren. Idazkari, mekanografista edo telefonista. Batez ere administrazio lana ziren, beti emakumeeak izandako “rolei” atxikitutakoak, ohikeriari edo lan mekamikoari lotutakoak, hau da, burua erabili beharrez ez zutenak, eratzunik edo aginterik ez zuten lanak. Idazkaritzan, emakumeek ordurarte gizonena izandako eremua okupatu zuren 30eko hamarkadatik aurrera. Emakumeak bulegoeta modu masiboan satzeko hoera hori bat etorri zen lan metoso nahiz tresna berriak sortzearekin, esate baterako, idazmakina edo takimekanografia.
Emakumaren heziketa maila hobetzearen ondoreiz, modu masiboan satu zen haalkao lanetan,, gainera, teknologia berrietara erraz egokitu da, horrenbestez, lan bide horiei loturiko emakumeen jardueraren mailak artu mantendu dira Horri estu lotuta dago herri administazioaren eremua, bertan ,emakumearen partaidetzak gorakasa han du denborarekin, hala erem batik bat, administaziaren barruko beherengo mailak beteko ditu. Prozesua okupazio piramidearen aurkakoa da. Emakume funtzionarioen mailak gora egin ahala, horien kopuruak behera egiten du.[4]
Telefónica[5], 1924an sortu zen eta, hasiera hasieratik, emakumeak esakatu zituenlan jakinetarako batez ere, telefonistetarako. Jendeari arrea eskantzeko eta erabiltzaileentzat oraindik ere arraroa den sistema telefonikoa ezagutarazteko zuten gaitasuna kontuan hartuta, konpainia horrek nahiago izan zuen familian emakumeei emandako ezagupenak eta trebetasunak erabili, laneko sistema berriz horretan. Hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetako emakume askorentzat telefonista lana, bizitzeko modua edo gizartean gora egiteko modua izateaz gain, modernitatea kontuan hartuta lan erakargarria ere bazen. Lan horri buruz garai hartan zabaldutako mitologia albo batera utzita, telefonisten lan baldintzak oso gogorrak ziren. Eguneroko lanak tentsio handia eragiten zuen, bezero nagusiak gizonak zirelako, larako asko erabiltzeko trebestasun handia behar zelako, txanda oso gogorreko lanaldia zurelako eta diziplina handia ezartzen zitzaielako. Hona hemen, Telefonikan lan egin zuen emakume batek esaten zuena:[6]
"Hori... hori da diziplina da, Telefonica-n dagoen diziplina kuartel batean dagoenaren bezalakoa da, txirrinaren botoiak jo alaz bat sartu behar zara. Lapitzarekin prest egon behar duzu, zorroztuta, aparatua jarrita, eta erreleboa egin behar duzu ondoren, diziplina izugarri batekin, noski , ilaran egon behar duzu, isilik, zure lekuan jarri behar duzu, gainera... eskuinetik sartu behar duzu... Ez, alderantziz, ezkerretik sartu eta eskuinetik irten zirkulazio aulkiekin.”
Telefonoguneen automatizazioarekin, telefonistaren ofizioa, lehen ezagutzen zen bezala, desagertu egin da. Gaur egun, behintzat, ez dago dedikazio berezirik, eta normala da jarduera hau, harreragile administrazio edo idazkaritza lanekin bateratzea. Hala ere, telefonistak ere badaude, eta horien funtzioa ez da deiak modu mekanikoan transmititzea, baizik eta eskaerak eta mandatuak idaztea eta deiak edukiaren arabera bideratzea. Zerbitzu batzuetan ezinbestekoak dira, hala nola, kontsumitzailearen arretarako zerbitzuetan, saldu ondoko zerbitzuetan, errepideko arretan, irrati, taxietan, etxez etxeko entregetan, etab.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian bi sozietate pribatu hasi ziren telefono-zerbitzuak jartzen eta ustiatzen: Bizkaian Compañia Peninsular izeneko sozietatea eta hainbat partikular, horien artean Federiko Etxebarria.
Gipuzkoakoa[7] kasu berezia izan zen, asmakizun berri honeka, hainbat onura ekarri bait zituen, ekonomia, industria eta merkataritza sustatzeko. XX. mendeko lehenengo hamarkadan ezarri zen telefonoa. 1908.urte aldera, Donostiako Udalak, hiburuko sarearen titulartasuna lortu zuen, honela, Gipuzkoako Diputazio Probintziak, herriak telefono bidez lotzeko eskubidea lortuz.
Hego Euskal herrikoa kasu bakarrenetarikoa izan zen sarearen titulartasuna lortzen. Espainiako Diputazioak, besteak beste, ez zuen halakorik lortu. Hala ere, Espainiko Compañía Telefónica Nacional de España zen telefonoa ezarri zuen eta honen ardura hartu zuen lehena. Hala ere, XX.mende hasieratik, Gipuzkoako Foru Aldundia probintzia osorako kontzesio bat lortzen saiatu zen arren, Donostiako telefono sarea ez zen barruan geratu. Hainbat saiakera egin eta gero, 1908 bukaeran lortu zuen, baina ez erabateko batasunarekin.
Bi urte eta 1.113.000 pezetako inbertsioa behat izan ziren, Gipuzkoako telefono-sarea egiteko. Lanetarako zazpi pertsonako sei koadrila erabiltzera iritsi ziren, bakoitza langileburu baten esanetara. 7.000 kg (burdin galbanizatuzko burdin hari, 10.000 zutoin, 107.000 isolatzaile eta ia 21.000 langet) behar izan ziren, besteak beste.
Honela, Gipuzkoako telefono-zerbitzua 1910ean jarri zen martxan eta oso garapen ona izan zuen. Izan ere, hamarkada bat geroago, 1921ean, 1.000 biztanle bakoitzeko abonatu kopurua 15ekoa zen. Madril eta Bartzelonan 1.000 biztanle bakoitzeko 11 abonatu zeuden, Bizkaian 10, eta Araban 5 (zazpigarren lekuan). Herrialde garatuenekin konparatuta ere, emaitzak bikainak ziren. AEB munduko liderra zen (128 abonaturekin ), Alemania ere aurretik zihoan (25 abonatu), baina Bretainia Handia eta Irlandaren pare zegoen Gipuzkoa (15 abonatu) eta Frantziako abonatu kopuru bikoitza zeukan (7), eta Italian 1.000 biztanle bakoitzeko 3 abonatu besterik ez zegoen.
Gipuzkoak, egoera pribilegiatu horrek XX.mende erdirarte edo iraun zuen, 50eko hamarkadarar arte iraun zuen. Urte horretan, Telefonicari egokitu zitzaion herriande guztian telefonoari zegozkien, mantenu zein merkataritza ardurak. Baina Gipuzkoan beste inon baino azkarrago jarraitu zuen garatzen teknologia berriak, eta, 1953.urtean, Hego Euskal Herrian eta Espainian, Gipuzkoa zen herri arteko komunikazio automatizatua zeukan lurralde bakarra.
Gipuzkoan, telefonista izateko probak, Donostian egin behar ziren. Egun osokokak izaten ziren probak. Gramatika, geofrafia, eta hizkuntzak bezalako gaiak izten ziren aztergai. 1908an oposaketa bidez aukeratu ziren Gipuzkoako lehenengo telefonistak, denak emakumeak: 69 ziren guztira. Gaztelaniaz eta euskaraz ondo moldatu behar zuten.[8]
Ignacio Maria Etxaide Lizasoain (1884-1962) ingeniari industrial donostiarra zen. 1909tik 1949ra arte, Gipuzkoako Probintzia-Sare Telefonikoko zuzendaria izan zen. 1921ean, 1.457 km kable zegoen instalatuta, eta 100 km2 bakoitzeko 216 abonatu zegoen Gipuzkoan, munduan seigarren dentsitate handiena, Danimarka, Herbehereak, Suitza, Alemania eta Erresuma Batuaren atzetik.
Debagoienako eskualdean, garai hartan, telefono-zentral bitartez funtzionatzen zuten telefonozko komunikazioek. Debagoienean, Bergaran ipini zen zentral nagusia, eta 1917an haren mendean zeuden Angiozar, Antzuola, Arantzazu, Araotz, Aretxabaleta, Elgeta, Eskoriatza, Arrasate, Oñati, Leintz Gatzaga, San Pedro, Santa Ageda, Bergarako tren-estaziokoa, Zubillagakoa eta beste estazio batzuk. Telefonistek konektatzen zituzten lineak, eta dei guztiak haien bidez egiten ziren; ez zegoen beste modurik.[9]
Debagoeienakoindustri iraultzatako beharrezkoa izan zen telefonoaren asmakizuna, Orduko enpresa handienek, enpresan bertan izaten zuten telefonoa. Dei guztiak Bergarako zentraletik pasatzen ziren, bakarra bait zen Probintzia guztiarekin konexioa ezarri zezakena. Berebiziko garrantzia izaten zuen lantegietako telefonoek, izan ere, postaz egin behar izaten bestela zen dena: Bezeroekin harremana, eskaerak eta enkarguak, esaterako.
Lehen telefonistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telefonista lana emakumeek egin zuten hasietatik. Telefonista lanpostua lortzeko, azterketa batzuk gainditu behar ziren. Azterketa hauetan, gaztelaniaz eta euskaraz irakurketa eta idazketa probak egin behar zituzten, Euskal herrian behintzat, baita, gramatika eta geografiaren ingurukoak ere. Euskal herrian behintzat, (azterketak gero eta trebetasun maila handiagoa eskatzen zuten), eta aritmentikako probak ebatzi. Denborarekin, geografia jakitea ere eskatu zieten. Gizpuzkoan 1909an egin zuten lehen deialdia Donostian, eta 1032 emakumeetatik 69k gainditu zuten azkerketa.
Atzerrira, joanda, Emma Nutt[10] Circa izan zen historiako lehen telefoista, 1878ko irailaren 1ean Edwin Holmes Telephone Despatch Company (edo Boston Telephone Dispatch Company) konpainiarentzat lanean hasi zen lehen telefonista izan zen. 1878ko irailean, Ameriketako konpainia handiak, mutilak kontratatzen hasi ziren (Emma Nutt-en senarra barne, antza denez) telegrafia operadore bezala oso eraginkorrak bait ziren ziren, baina oso zaila egiten zitzaien zuzeneko telefono kontakturako egokitzea, pazientzia handiagoa behar izaten baitzen eta txantxak eta irainak ez zeuden baimenduta, horregatik, konpainiako lan horretarako emakumeak kontratatzen hasi zen.
Orduan, 1878ko irailak 1ean, Emma kontratatua izan zen, 33 eta 37 urte artean luzatu zen karrera bat hasiz, bere erretiroa 1911 eta 1915. artean amaituz, bere lanarekin hasi eta ordu gutxira, bere arreba, Stella Nutt, munduko bigarren telefono operadore bihurtu zelarik, honela, lehen telefono operadore ahizpa bihurtuz.
Bezeroek emakumeen ahots leun, paziente eta heziari emandako erantzuna oso positiboa izan zen, eta horrek gizonen operadoreak emakumeekin ordezkatzea bizkortu zuen. 1879an askoz emakume telefonista gehiago zeuden.
Alexander Graham Bellek kontratatu zuen Emma, lehen telefono funtzionala asmatu izanaren kreditua duena; dirudienez, bere lana tokiko telegrafo bulego batetik aldatu zuen. Emmak USD 10eko hileko soldata irabazten zuen 54 orduko aste bategatik.
Telefonista izateko, emakume batek ezkongabea izan behar zuen eta 17 eta 26 urte artean izan behar zituen. Presentzia ona izan behar zuen, eta beso luze samarrak kommutadorearen gorenera iristeko. Garai hartako beste jarduera askotan bezala, telefono-konpainiek talde etnikoak diskriminatzen zituzten. Adibidez, emakume afroamerikar eta juduei ez zitzaien lan hau egiten uzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «TELEPHONE OPERATOR Job Description» dot-job-descriptions.careerplanner.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ «¡Dígame! El trabajo de las telefonistas en las centrales telefónicas: un estudio comparado» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
- ↑ «¡Dígame! El trabajo de las telefonistas en las centrales telefónicas: un estudio comparado» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ Elexpuru Arregi, Juan Martin. (2014). Lan eta lan, Emakumea Bergaran. Badihardugu, 124 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Telefónica. 2020-04-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ Bizkaiko emakumeen lanbideak eta zereginak, Atzoko eta gaurko irudiak. Gráficas Santa Marina, 220-222-224 or..
- ↑ «Gipuzkoako berezitasuna - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ «Telefonistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ «Telefonoarena, bitxikeriaz jositako iraultza - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ «Emma Mills Nutt» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).