Edukira joan

Telegonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Telegonia
Jatorria
Egilea(k)Eugammon of Cyrene (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAntzinako Grezia
Ezaugarriak
Genero artistikoaepopeia
Hizkuntzaantzinako greziera
Deskribapena
Honen parte daZiklo epiko
kronologia
Odisea Telegonia

Telegonia troiar zikloko olerki galdu baten izena da. Egiletza Eugamon Zirenekoari eman zaio eta K. a. VI. mendean datatua izan da. Olerki hau idazteko erabili zen iturri nagusietako bat, hau ere galduta dagoen Tesprotida izan zela uste da. Laneko argumentua, berari buruz Proklok bere Crestomatía lanean egin zuen laburpenagatik ezagutzen da. Apolodoro Atenasekoak ere egin zuen galdutako lan honetan inspiratuta egon litekeen laburpen bat.

Lanak Peneloperen ezkongaiak hil ondoren gertatu zena kontatzen zuen. Odiseok bidaia bat egin zuen Elidera. Ondoren Tiresiasek Odiseako XI. kantuan adierazitako sakrifizioak ospatu zituen. Honen ondoren, Tesprotiarako beste bidaia bat egin zuen, non Kalidika erreginarekin ezkondu zen. Han Odiseok tesprotoe eta brigoen arteko gerra batean parte hartu zuen, non olinpiar jainko batzuk ere parte hartu zuten.

Kalidika hil ondoren Odiseoren seme zen Polipetesek oinordetu zuen erresuma, eta Odiseo Itakara itzuli zen. Telegonok, Odiseok Zirtze edo Kalipsorekin izan zuen semea zena, Itakara bidaiatu zuen bere aitaren bila eta uhartea arpilatu zuen. Odiseok beraren aurka borrokatu zuen eta hil egin zen. Telegono izan zuen akatsaz konturatu zen eta bere aitaren gorpua, Telemako eta Peneloperekin batera bere amarengana eraman zuen. Azkenik Telegono Peneloperekin ezkondu zen eta Telemako Zirtzerekin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]