Tetra Brik
Tetra Brika Tetra Pak suediar enpresak ekoiztutako kartoizko produktu bat da. Paralelepipedo itxura du eta hainbat geruzez osatuta dago. Tetra Brik edukiontzia alde handiz Tetra Pak enpresaren produktu zerrendako salduena da, ondorioz, jende askok Tetra Brika produktu generiko bat dela uste du, baina erregistratutako marka bat da.
1950eko hamarkadako Tetra Pakeko Ruben Rausing enpresaburuak jatorrizko edukiontzia esnea gal ez zedin eta gehiago iraun zezan sortu zuen. 1963an lehenbizikoz merkaturatua izan zen.
Osaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tetra Brikak edukiontzi arin eta konpaktuak dira, inongo tresnaren beharrik gabe ireki daitezke, eta elikagaiak isolatu eta baldintza egokietan kontserbatzea ahalbideratzen du. Orokorren euren artean itsatsiak eta gainezarriak dauden honako geruzez osatua dago, kanpotik barrura:
- Aluminio geruza.
- kraft papera.
- Polietileno plastikozko geruzak.