The Broken Circle Breakdown
The Broken Circle Breakdown edo Alabama Monroe, 2011ko Felix van Groeningen belgikarrak zuzendutako drama film bat da. Johan Heldenbergh eta Mieke Dobbelsen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Johan Heldenbergh eta Veerle Baetens aktoreek antzeztu zuten.
86. Oscar Sarien ekitaldian Belgika ordezkatuz Nazioarteko film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belgika, Flandria, Gante hiria, Elisek (Veerle Baetens) tatuaje denda bat du eta Didierrek (Johan Heldenbergh) musika talde batean banjoa jotzen du. Nahiz eta elkarren artean ezberdinak izan, ezagutzen diren lehenbiziko unetik bien artean amodioa sortuko da. Didier ateoa eta erromatiko xalo hutsa da, aldiz, Elisek lepoak gurutze bat tatuatua du eta oso zentzuduna. Beren zoriontasuna Maybelle alabatxoaren jaiotzak osatuko du. Baina neskatoak zazpi urte betetzean minbiziaz gaixotuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Johan Heldenbergh: Didier Bontinck / Monroe
- Veerle Baetens: Elise Vandevelde / Alabama
- Nell Cattrysse: Maybelle
- Geert Van Rampelberg: William
- Nils De Caster: Jock
- Robbie Cleiren: Jimmy
- Bert Huysentruyt: Jef
- Jan Bijvoet: Koen
- Blanka Heirman: Denise
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2012ko filmak
- Carl Joosek idatzitako filmak
- Johan Heldenberghek idatzitako filmak
- Veerle Baetensek antzeztutako filmak
- Johan Heldenberghek antzeztutako filmak
- Nell Cattryssek antzeztutako filmak
- George W. Bushek antzeztutako filmak
- Belgikako filmak
- Drama filmak
- Minbiziari buruzko filmak
- Familiei buruzko filmak
- Bikoteei buruzko filmak
- Belgikan girotutako filmak
- 2010eko hamarkadan girotutako filmak
- Antzezlanetan oinarritutako filmak