The Serpent's Egg (filma)
The Serpent's Egg (euskaraz Sugearen Arrautza, alemanez Das Schlangenei eta suedieraz Ormens ägg) 1977ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama eta historia film bat da. Dino De Laurentiisek ekoiztutako alemaniar-estatubatuar filma da. David Carradine, Gert Fröbe, Isolde Barth, Heinz Bennent, Toni Berger, Christian Berkel eta Liv Ullmann aktoreek antzeztu zuten.
Bergmanek Hollywoodeko zinemagintzarako burutu zuen film bakarra izan zen.
Izenburuak William Shakespearen Julio Zesar antzezlanean Marko Brutok Luziori aipatutako esaldi batean oinarritua dago:
« | "Hortaz, sugearen arrautza balitz bezala hartu beharra dago, errun, eta bere espezieko guztiak bezala, kaltegarria izango litzateke, hortaz, bere arrautza-oskolan dela hiltzea beharrezkoa da." | » |
Marko Bruto. Julio Zesar, bigarren ekitaldia. William Shakespeare |
Sugearen arrautza delakoa, 1920ko hamarkadan eta Weimarko Errepublikan, oraindik gutxiengo baten pentsamolde sortu berria zen baina piskanaka hedatzen ari zen nazismoa dela argi dago, bai eta hark gerora sorraraziko zuen holokaustoaren iragarpena ere.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1923ko azaroa, Berlin, Weimarko Errepublikaren garaia. Abel Rosenberg (David Carradine) bizi den ostatura gauez iritsi eta bere anaia Maxek (Hans Eichler) tiroz bere buruaz beste egin duela topatuko du.
Biharamunean, Bauer inspektoreak (Gert Fröbe) Abel bere anaiaren suizidioarengatik galdekatuko du. Gauez, Abel kabaretera joan, Manuelarekin topo egin (Liv Ullmann) eta bere anaiaren suizidioaren berri emango dio. Hans Vergérusekin ere topo egingo du (Heinz Bennent), gaztaroan ezagutu zuen zientzialaria. Abelek Manuelari etxera lagunduko dio. Manuelak bulego batean lan egiten duela esango dio, baina Abel haren benetazko latokia putetxe bat dela jabetuko da.
Handik gutxira, Bauer inspektoreak (Heinz Bennent) Abel gorputegira eraman eta hila topatu duten emakume baten gorpua identifikatu dezan eskatuko dio. Abel bere onetik aterako da, baina Manuela iritsi, hura baretuarazi eta poliziek libre utziko dute. Abel eta Manuelak bere lehenbiziko gaua elkarrekin Vergérusek utzitako solairu batean igaroko dute.
Bikotea Vergérusek zuzentzen duen klinika batean lanean hasiko da. Abel artxiboan eta Manuela garbitegian. Artxiboko txostenetan Vergérusek gizakiekin burututako esperimentuen aipamenak daude. Abelek Manuela ohe batean hilik topatuko du. Abelek amorrua eta suminaren ondorioz ispilu bat hautsiko du eta haren atzean ezkutuko kamera bat agertuko da. Bauer eta poliziak iristean, Vergérusek pozoi-kapsula bat irentsiz bere buruaz beste egindo du.
Abel kartzelako ziega batean esnatuko da. Orduan Bauerrek Suitzara igarotzeko baimena eta iraganean lan egiten zuen zirkura eramatea eskeiniko dio. Tren geltokirako bidean, Abelek bere zaindariarengandik ihes egitea lortu eta jendartean desagertuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liv Ullmann (Manuela Rosenberg)
- David Carradine (Abel Rosenberg)
- Gert Fröbe (Bauer inspektorea)
- Heinz Bennent (Hans Vergérus)
- James Whitmore (Apaiza)
- Glynn Turman (Monroe)
- Georg Hartmann (Hollinger)
- Edith Heerdegen (Holle andrea)
- Kyra Mldeck (Dorst andereinoa)
- Fritz Straßner (Soltermann doktorea)
- Hans Quest (Silbermann doktorea)
- Wolfgang Weiser (Ofiziala)
- Paula Braend (Hemse andrea)
- Walter Schmidinger (Solomon)
- Lisi Mangold (Mikaela)
- Grischa Huber (Stella)
- Paul Bürks
- Toni Berger (Rosenberg jauna)
- Erna Brunell (Rosenberg nadrea)
- Isolde Barth
- Rosemarie Heinikel
- Andrea L'Arronge
- Beverly McNeely
- Hans Eichler (Max)
- Kai Fischer
- Harry Kalenberg
- Gaby Dohm
- Christian Berkel (Ikaslea)
- Paul Burian
- Charles Regnier
- Günter Meisner
- Heide Picha
- Günter Malzacher
- Hubert Mittendorf
- Hertha von Walther
- Ellen Umlauf
- Renate Grosser
- Hildegard Busse
- Richard Bohne
- Emil Feist
- Heino Hallhuber
- Irene Steinbeisser
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Serpent's Egg filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- The Serpent's Egg filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1977ko filmak
- Ingmar Bergmanek zuzendutako filmak
- Ingmar Bergmanek idatzitako filmak
- Liv Ullmannek antzeztutako filmak
- David Carradinek antzeztutako filmak
- Gert Fröbek antzeztutako filmak
- Heinz Bennentek antzeztutako filmak
- James Whitmorek antzeztutako filmak
- Christian Berkelek antzeztutako filmak
- Charles Régnierrek antzeztutako filmak
- Hertha von Waltherrek antzeztutako filmak
- Ralf Wolterrek antzeztutako filmak
- Glynn Turmanek antzeztutako filmak
- Günter Meisnerrek antzeztutako filmak
- Hans Questek antzeztutako filmak
- Herbert Fuxek antzeztutako filmak
- Klaus Hoffmannek antzeztutako filmak
- Walter Schmidingerrek antzeztutako filmak
- Paula Braendek antzeztutako filmak
- Lisi Mangoldek antzeztutako filmak
- Isolde Barthek antzeztutako filmak
- Kai Fischerrek antzeztutako filmak
- Gaby Dohmek antzeztutako filmak
- Wolfgang Weiserrek antzeztutako filmak
- Rosemarie Heinikelek antzeztutako filmak
- Renate Grosserrek antzeztutako filmak
- Volkert Kraeftek antzeztutako filmak
- Andrea L’Arrongek antzeztutako filmak
- Paul Bürksek antzeztutako filmak
- Toni Bergerrek antzeztutako filmak
- Dino De Laurentiisek ekoitzitako filmak
- Alemaniako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Holokaustoari buruzko filmak
- Berlinen girotutako filmak
- XX. mendean girotutako filmak