Theresa Fitzpatrick
Theresa Fitzpatrick | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Auckland, 1995eko otsailaren 25a (29 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Cuthbert's College (en) Aucklandeko Unibertsitatea : medikuntza, Kirurgia |
Jarduerak | |
Jarduerak | zazpiko errugbi jokalaria eta hamabosteko errugbilaria |
Pisua | 75 kilogramo |
Altuera | 168 zentimetro |
Theresa Matauaina Fitzpatrick (Auckland, Zeelanda Berria, 1995eko otsailaren 25a), Zeelanda Berriko hamabosteko errugbi jokalaria da.
Fitzpatrickek medizina ikasketak egiten ditu Aucklandeko Unibertsitatean[1] Zeelanda Berria ordezkatzen du zazpiko errugbian. Zazpiko errugbian, 2016 AEB Women's Seven-en egin zuen debuta[2][3] Zazpikoen talderako izendatu zuten 2016ko Joko Olinpikoetarako[4][5]. 2024ko Parisko Udako Olinpiar Jokoetan zazpiko errugbi modalitatean lehiatu zen. Urrezko domina irabazi zuen taldeak, finalean Kanada 19–12 garaituta.[6]
Silver Fern eta Samoako Zazpiko taldeko Sulu Tone-Fitzpatrick jokalariaren ahizpa gazteena da Theresa. Emakumeen errugbi Mundu Kopako (2017) talderako izendatu zuten, eta Emakumeen 2019ko Errugbiko Super Serieak irabazi zituen taldeko kide izan zen[7][8][9].
2024ko Parisko Udako Olinpiar Jokoetan zazpiko errugbi modalitatean lehiatu zen. Urrezko domina irabazi zuen taldeak, finalean Kanada 19–12 garaituta.[10]
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiro, Brasil, zilarrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko Zazpiko errugbi selekzioarekin, Australiaren atzetik (urrezkoa) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezko domina irabaziko du Zazpiko errugbi modalitatean, Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman-ek[11][12].
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Paris 2024 (Frantzia), urrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko taldearekin, Kanada (zilarrezkoa) eta AEB (brontzezkoa) taldeen aurretik sailkatuta. Hauexek osatu zuten Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Jazmin Felix-Hotham, Sarah Hirini, Tyla King, Jorja Miller, Manaia Nuku, Mahina Paul, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Theresa Fitzpatrick, Stacey Waaka, Portia Woodman, Tysha Ikenasio, Tenika Willison eta Kelsey Teneti.[13]
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Zazpiko-errugbia emakumeak[14]. | |
2020 | Tokio Japonia |
Zazpiko-errugbia emakumeak[15]. | |
2024 | Paris | Zazpiko-errugbia |
Gainerako lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamabosteko errugbi Mundu Kopa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2017 | Irlanda Irlanda |
Commonwealth Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2018 | Gold Coast Australia |
Zazpiko errugbi Mundu Kopa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2018 | San Frantzisko AEB |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Congratulations to our student Olympians. University of Auckland 22 August 2016.
- ↑ «Fitzpatrick named in New Zealand Sevens team» www.aucklandrugby.co.nz 30 March 2016.
- ↑ «Trio of new faces for Atlanta» Stuff.co.nz 5 April 2016.
- ↑ «New Zealand sevens squads named for Olympics» All Blacks 3 July 2016.
- ↑ «Historic first for Rugby Sevens as 24 athletes named for Olympic Games» Olympic.org.nz (New Zealand Olympic Team) 2016-07-01.
- ↑ Burgess, Michael. (31 July 2024). «Olympics 2024: New Zealand women’s rugby sevens clinch Olympic gold in Paris» NZ Herald.
- ↑ «Black Ferns squad for 2017 Women's Rugby World Cup named» All Blacks.
- ↑ «Black Ferns World Cup squad named» Radio New Zealand 2017-07-05.
- ↑ Black Ferns skipper Les Elder returns for Super Series decider against England. Stuff.co.nz 13 July 2019.
- ↑ a b Burgess, Michael. (31 July 2024). «Olympics 2024: New Zealand women’s rugby sevens clinch Olympic gold in Paris» NZ Herald.
- ↑ «Theresa Fitzpatrick» olympedia.org 2022-02-19an. begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Theresa Fitzpatrick» Olympics.com 2022-02-19an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Juegos Olímpicos París 2024 | Nueva Zelanda tumba a Canadá y se adjudica de nuevo el título de rugby 7 femenino | Flashscore.es» www.flashscore.es (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
- ↑ "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995eko jaiotzak
- Heriotza urte ezezaguna
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako errugbilariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak zazpiko errugbian
- Aucklandarrak
- Zeelanda Berriko errugbilariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako errugbilariak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako errugbilariak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak