This Town (telesaila)
This Town (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
This Town britainiar telesaila da, Steven Knightek BBC One rako sortua.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioa hiru pertsonaia nagusien begietatik azalduta dago. Batetik, Dante izeneko ikasle gaztea; manifestazio batean Poliziarekin istiluak izan ondoren, musikan murgiltzea erabakiko du. Poesia maite du, eta bere bizipen pertsonaletan inspiratutako letrak idatziko ditu. Bestetik, haren anaia, Virgil; Belfasten bizi da, eta Britainia Handiko armadarentzat ari da lanean. Eta, azkenik, Bardon; Danteren lagunik onena da —eta lehengusua—, eta Coventry hirian bizi da. Haren aita IRA erakundean sartua dago, eta ama auzotik erbesteratu duten emakume alkoholiko bat da. Errealitate gordin horretatik ihes egiteko, Bardonek eta Dantek musikan murgiltzea erabakiko dute, Jeannie teklista gaztearen eta Fionaren laguntzarekin. Azken hori disko denda baten jabea da, eta taldeko manager moduko bat izango da.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Levi Brown: Dante Williams
- Jordan Bolger: Gregory Williams
- Ben Rose: Bardon Quinn
- Eve Austin: Jeannie Keefe
- Michelle Dockery: Estella
- Nicholas Pinnock: Deuce Williams
- David Dawson: Robbie Carmen
- Geraldine James: Marie
- Séainín Brennan: Mrs Porter
- Peter McDonald: Eamonn
- Freya Parks: Fiona
- Shyvonne Ahmmad: Matty
- John Heffernan: Commander Bentley
- Stefan Asante-Boateng
- George Somner: Tyro
- Brendan Gibson
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Musikaren botere eraldatzailea» Berria 2024-10-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |