Thomas Cochrane
Itxura
Thomas Cochrane (Annsfield, Lanarkshire, Eskozia, 1775eko abenduaren 14a - Kensington, Londres, Ingalaterra, 1860ko urriaren 31) itsasgizona izan zen, Erresuma Batuko Itsas Armadako almiranterik ospetsuenetakoa. Napoleonen aurkako guduetan parte hartu ondoren, Ameriketara jo zuen Txilerekin eta Perurekin batera Espainiaren aurka borrokatzeko. Gisa berean, Portugalen aurka altxatu zen brasildarrekin bat eginik. Itsas teknologiari buruzko zenbait ikerlan egin zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Cochrane |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.