Thorvald Stauning
Thorvald August Marinus Stauning (ˈtsʰɒːˌvælˀ ˈstɑwne̝ŋ ahoskatua; Kopenhage, 1873ko urriaren 26a - ibidem, 1942ko maiatzaren 3a) daniar politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1924tik 1926ra eta 1929tik hil zen arte.
Zigarro sailkatzaile bezala lan egin zuen eta bere lanbideko sindikatuko buruzagia izan zen eta aldizkari sindikaleko editorea izan zen. 1906an diputatu aukeratu zuten eta 1910ean Alderdi Sozialdemokratako presidente. Kargu hori ia hogeita hamar urtez izan zuen, 1939ra arte. 1916tik 1920ra, karterarik gabeko ministroa izan zen Carl Theodor Zahleren gobernuan.
1924tik 1926ra, gutxiengoan zegoen gobernu bat zuzendu zuen. Alderdi Sozialdemokratako lehena izan zen eta hezkuntza ministro emakume bat izan zuen (Nina Bang).
1929an bigarren aldiz lehen ministro bihurtu zen Venstre Alderdiarekin koalizio-gobernuan. Depresio Handiak eragindako krisiaren susperraldia zuzendu zuen, eta susperraldi ekonomikoa eta ongizate-estatuaren sorrera lortu zituen. 1932an, 1935ean eta 1939an hautatu zuten berriro. 1940ko apirilaren 9an, naziek Danimarka okupatu zuten. Steuningek alderdi guztiak bere gobernuan sartu zituen. Bi urte geroago hil zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |