Tiempos de guerra
Tiempos de guerra | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 13 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa |
Antzezlea(k) | |
Alicia Borrachero (María del Carmen Angoloti y Mesa (en) ) Cuca Escribano (Viktoria Eugenia Battenbergekoa) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Antena 3 |
Hasiera-data | 2017ko irailaren 20a |
Amaiera-data | 2017ko abenduaren 20a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Melilla eta Marokoko Protektoratu Espainiarra |
antena3.com… | |
Tiempos de guerra (euskaraz: «gerra-garaia») Bambú Produccionesek sortutako telesaila da, 2017an Antena 3k igorri zuena.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1921eko uztaila. Espainiako Gobernua Afrikako iparraldean dituen jabetzak mantentzeko borrokatzen ari da. Marokoko Protektoratu Espainiarrak ezin ditu Rif inguruko kabilak menderatu eta Abd el-Krim buru duten matxinatu riftarren aurrerapena geldiezina dirudi. Gainera, Espainiako Armadari Annualeko plaza erabakigarrian porrot gogor bat eragin berri dute.
Ofizialek eta tropek tropel nahasian ihes egiten dute haitzarteetan zehar, erriftarrek altueratik tirokatzen dituzten bitartean. Espainiako Armadaren bajak milaka dira. Melillako ospitaleetan, medikuek eta erizainek helburu bakarra dute: frontean zauritutako soldaduen bizia salbatzea.
Victoria Eugenia erreginaren aginduz, Espainiako Gurutze Gorriak Garaipenaren dukesak zuzendutako erizain talde bat bidali zuen, gatazkaren gune guztietan odol-ospitaleak jartzeko. Guduaren urratzean, sentimenduek bakarrik ematen diete indarra eta kemena soldadu espainiarrei: itxaropenak, maitasunak... Erizainak eta soldaduak, gizonak eta emakumeak su-lerroaren alde banatan, gerraren lekuko zuzenak.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amaia Salamanca - Julia Ballester y Gómez de Rozas
- Álex García - Fidel Calderón Santacruz
- Anna Moliner - Magdalena Medina
- Verónica Sánchez - Pilar Muñiz de Soraluce
- Cristóbal Suárez - Luis Garcés
- Álex Gadea - Teniente Andrés Pereda
- Vicente Romero - Silva komandantea
- Alicia Rubio - Verónica Montellano
- Silvia Alonso - Susana Márquez de la Maza
- Daniel Lundh - Larbi Al Hamza
- Federico Pérez Rey - Guillermo Sanesteban
- Nuria Herrero - Raquel Fuentes
- Toni Agustí - Capitán Agustín Somarriba
- Miguel Rellán - Dámaso Fuentes subofiziala
- Alicia Borrachero - Carmen Angoloti y Mesa «Duquesa de la Victoria»
- José Sacristán - Vicente Ruíz-Márquez koronela
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «La duquesa de la Victoria vuelve a Melilla» La Crónica independiente 2017/11/14.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Alicia Borracherok antzeztutako telesailak
- Cuca Escribanok antzeztutako telesailak
- Telebista zirriborroak
- Espainiako telesailak
- Antena 3en telebista saioak
- Gaztelaniaz egindako telesailak
- Telesail dramatikoak
- Medikuntza-telesailak
- 1920ko hamarkadan girotutako telesailak
- Marokon girotutako telesailak
- Gerra-telesailak