Tokugawa Hidetada
Tokugawa Hidetada (japonieraz: 徳川 秀忠 , 1579ko maiatzak 2-1632ko martxoak 14) Tokugawa shogunerriko bigarren shoguna izan zen, 1605etik, 1623an kargua utzi zuen arte gobernatu zuena. Tokugawa Ieyasuren hirugarren semea izan zen. Parte hartze garrantzitsu bat izan zuen bera aitarekin batera Sekigaharako guduan, eta Japoniako gobernari bihurtu zen 1605ean, bere aita Ieyasuk kargua utzi zuenean.
Gaztaroa (1579-1593)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere data zehatza ezagutzen ez den arren, Tokugawa Hidetada, Tokugawa Ieyasu eta honen ezkontideetako baten arteko harremanetik jaio zen 1579an. Handik gutxira, Hidetadaren amaordea (hau da, Ieyasuren emazte ofiziala) eta bere anaiorde Tokugawa Nobuyasu, Takeda Shingenekin batera, Ieyasu hiltzeko konplot baten susmopean exekutatuak izan ziren. Bere emaztea eta honen ustezko konplotkideak hiltzerakoan, Ieyasuk, argi eta garbi adierazten du Oda Nobunagaren buruzagitzapean dagoen Oda klanaren eta Takeda Shingenen buruzagitzapean dagoen Takeda klanaren arteko gatazkan duen posizioa.
Tokugawa klanak botere gehien zuen lurraldea, Mikawa probintzia zen. 1590ean, Japoniako gobernari berriak, Toyotomi Hideyoshik, Tokugawa Ieyasu zuzendu zuen Hojo klanaren domeinuak erasoz, Odawarako setioa bezala ezagutuko zenean. Hideyoshik, Ieyasu sartu zuen kanpaina horretan, bere kontrolpean zeuden bost probintziak, Kantōko zortzi probintziak eta Edo hiria hartzen zituen lurralde handiago bategatik trukatuko zizkiola aginduz. Hojo eta Tokugawa klanen artean harreman ona zegoela kontutan hartuta, eta Ieyasuk desertatzea eragozteko, Hideyoshik, bahitu bezala, Nagamaru hartu zuen, Ieyasuren semea, hamaika urte baino ez zituena. 1592an, Hideyoshik, bere adin nagusitasuna, bere haurtzaroko izena Hidetadagatik aldatuz aldarrikatzen duen zeremonia presiditzen du. Honen ondoren, Tokugawa familiaren oinordeko izendatua da, Ieyasuren seme nagusia izatera heltzeraino, baita bere gogokoena ere (bere seme nagusia hila izan baitzen). 1593an, Hidetada, bere aitaren ondora itzultzen da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Tokugawa Ieyasu |
Shoguna 1605-1623 |
Ondorengoa Tokugawa Iemitsu |