Toy Story
Toy Story 1995ean egindako haurrentzako animaziozko film bat da, Pixar[1] konpainiak ekoitzia eta John Lasseterrek zuzendua. Pixar ekoiztetxearen lehen film luzea izan zen, bai eta zinemaren historian[2] efektu digitalak dituen lehenengo animaziozko filma ere.
Joss Whedon, Andrew Stanton, Joel Cohen eta Alec Sokolow gidoilariek idatzi zuten istorioaren gidoia, eta Randy Newman musikariak konposatu zuen soinu-banda. Tom Hanks eta Tim Allen izan ziren aktore nagusiak; batak Woody pertsonaiari jarri zion ahotsa, eta besteak aldiz Buzz pertsonaiari. Izan ere, bi horiek dira istorioaren protagonista nagusiak. Filmak jostailu talde bizidun baten abenturak kontatzen ditu, eta hasiera batean aurkaritzat elkar ikusten duten arren, istorioak aurrera egin ahala adiskidetu egiten dira guztiak.
Filma estreinatu eta lasterrera arrakastatsu bilakatu zen[3], Estatu Batuetan eta Kanadan batez ere. Guztira 191 milioi dolar batu zituen hainbat herrialdetan, eta 361 milioi baino gehiago nazioartean. Ordutik, Disneyk eta Pixrlek, arrakasta horri etekina ateratze aldera, pertsonaiak oinarri dituzten jostailu eta bideo-joko ugari kaleratu dituzte, eta lortutako arrakasta izugarriari esker beste jarraipen hauek plazaratu zituen: Toy Story 2 (1999), Toy Story 3 (2010) eta Toy Story 4 (2019). Film horiek guztiak, 1988an filmatutako animaziozko Tin Toy film laburrean daude oinarrituta.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Woody cowboy-ak zuzendutako jostailu taldearen misio berri batekin hasiko da filma: Jostailuen jabeak, Andyk, bere zazpigarren urtebetetze eguna dela eta jasotako opariak identikatu behar dituzte eta hor agertuko da Buzz pertsonaia. Jostailu gehienek, gogotsu egingo diote ongietorria kide berriari baina Woodyk aldiz, mehatxu gisa ikusten du Buuz. Izan ere, Andyren jostailu gogokoena denez, Woodyren postua ordezkatu du. Buuzek bere jostailu nortasuna aurkitu nahi du eta horretarako bere jatorrira bidaiatzea izango du helburu baina bi protagonisten arteko eztabaida baten ondorioz, Andyk hornitegi batean utziko ditu ahaztuta nahi gabe. Andy berriz aurkitzeko bidetan, Woodyk hainbat burubide aterako ditu aurrera, bide batez, Buzzetaz desegite aldera eta hor hasiko dira beraien abentura guztiak.
Gaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat gai lantzen ditu filmak baina orokorrean jostailuek, gizakiok ikusten ez ditugunean, bizidunak bihurtzen direla azpimarratzen du istorioak[4]. Bestalde, laguntasunaren garrantzia ere lantzen dute Woody eta Buzz pertsonaien bitartez, izan ere, hasiera batean gorroto eta bekaizkerian oinarritutako harremana sortzen duen arren, filmak aurrera egiten duen heinean, bestelako balioak agertzen dira, hala nola norberaren zein aldamenekoaren ezagutza. Horren adierazle da «You've got a friend in me» abestia, filmeko ezagunenetakoa.
Bestalde, Buzzek bere nortasuna aurkitzeko egiten duen bidean, etsipenaren, krisi existentzialaren nahiz depresioaren gaiak lantzen dira. Horri lotuta, hainbat azterketek diotenez, haurrari atsegin egitea besterik nahi ez duten gurasoen isla ere bada, nahiz eta badakiten haurra laster hazi eta atzean utziko dituela (Andyri jostailuekin pasako zaion bezala.)
Horrez gain, filmak norberaren ametsak jarraitzeko gonbidapena egiten du eta bide batez, haurtzaroarekiko nostalgia, gure jostailuekin izandako harremanen oroitzaoenak eta heldu bihurtzeko prozesuaren sentsazioak gogora ekartzea du helburu. Eta nola ez, haurrek jostailuekin jolastearen garrantzia goraipatzen du filmak.
Jatorrizko bikoiztaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikoizketa burutzeko aktoreen aukeraketa Ruth Lambert, Nancy Hayes y Mickie McGowan egin zuten eta 1993an hasi ziren pertsonaien ahotsak grabatzen. Datu aipagarri gisa, esan genezake ahots guztiak filmaren animazio prozesua egin aurretik egin zituztela.
Filmaren zuzendariak argi zuen Tom Hanks aktoreak egingo zuela Woodyren ahotsa eta honek filmaren zati zirriborro bat ikusi ondoren eman zuen baiezkoa. Buzz pertsonaiaren kasuan aldiz, Billy Cristal zen Buzzi ahotsa jartzeko lehen aukeratua baina honek lan eskaintza onartu ezean, Tim Alleni luzatu zioten proposamena jada Disney-en lan egiten zegoela. Bi aktoreentzat lehenengo aldia zen animaziozko pertsonaia bat antzezten zutena beraien zinemagintzako ibilbidean. Hauek izan ziren bestalde, film originaleko pertsonaiak eta bakoitzaren ahotsa jarri zuen aktoreak:
- Woody sheriffa - Tom Hanks: Andyren jostailu gogokoena da eta gainontzeko jostailuak buruzagi bezala ikusten dute Woody. Gaztelaniara bikoizketa Oscar Barberan aktoreak egin zuen.[5]
- Buzz Lightyear - Tim Allen: Astronauta da Buzz eta momentu oro ari da abentur berrien bila. Andyren jolastailu berria da eta gainontzeko jostailuak asko miresten dute. Arrazoi hori medio, Woodyrekin lehian arituko da. Gaztelaniara bikoizketa Jose Luis Gil aktore ezagunak egin zuen.[5]
- Andy Davis - John Morris: Bederatzi urteko haurra da eta Woody, Buzz eta bere logelan dauden gainontzeko jostailu denen jabea da. Gaztelaniara bertsoan Nacho Aldeguerrek egin zuen bikoizketa.[5]
- Sid Phillips - Erik von Detten: Andyren bizilagun psikopata da eta jostailuak torturatzen dibertitzen da. Filmeko antagonistaren pertsonaia egiten du. Gaztelaniara bikoizketa David Jennerrek egin zuen.[5]
- Patataburu jauna - Don Rickles: Jolastailu zinikoa da, Mr. Potato jostailuan oinarritua eta bere gorputz desmuntagarria dela eta istripuetara ohitua dago. Miguel Angel Jenner egin zuen gaztelerazko bikozketa.[5]
- Slinky - Jim Varney: Slinky erdi txakur eta erdi malgukizkoa den jostailuzko txakurra da eta Woodyren lagun gertuenetako bat da. Ricky Coello izan zen pertsonaia hau gaztelerara bikoiztearen arduraduna.[5]
- Rex - Wallace Shawn: Plastikozko tiranosaurio berdea da Rex. Bere itxurarengatik segurtasun eza du, izan ere, bere itxurarekin bildurra ematera tematuta dago. Gaztelaniara bikoizketa Pep Saisek egin zuen.[5]
- Hamm - John Ratzenberger: Txerri itxura duen itxulapikoa da eta Woodyren lagun oso handia da. Claudio Garciak egin zuen gazterazko bikoizketa.[5]
- Sarge - R. Lee Ermey: Plastikozko gerrari armadaren nagusia da eta dizplina eta doitasun militarra ardatz duen pertsonaia da. Luis Marcok bizkoiztu zuen gaztelaniara.
- Davis andrea - Laurie Metcalf: Andyren ama da. Rosa Maria Hernandezek egin zuen bikoizteta gaztelaniara.[5]
- Hannah Phillips - Sarah Freeman: Sid bizilagunaren arreba txikia da. Michelle Lenner aktore ezagunak bikoiztu zuen gaztelaniara.[5]
- Lenny - Joe Ranft: Lenny prismatiko urdin biziduna da. Hanka naranja txiki-txikiekin eta oso atsegina.
- Bo Peep edo Betty - Annie Potts: Portzelanazko artzai txikia da eta asko arduratzen da Woodyrengatik
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981ean, Toy Story filmaren zuzendari John Lasseter jada Walt Disney Feature Animation[6] konpainian zebilen animatzaile lanetan, ordenagailu bidezko animazioarekiko interesa piztu zitzaionean. Bere interesarekin tematuta, hainbat proiektu desberdin aurkeztu zituen, horien artean, "La tostadora valiente"[7] edota "Donde viven los monstruos" Disney-en hauek produzitze aldera, baina proposamen guztiak atzera bota zizkioten. Beraz, Pixar konpainiaren fundatzailetako bat bihurtu zen eta bertan burutu zuen Toy Story filman oinarritzen den bere laburmetraia; Tin Toy. Laburmetrai honek sekulako arrakasta izan zuen eta Oscar sari bat eskuratu zuen.
Arrakasta hau ikusita The Walt Disney Compañia-k berarengan interesa piztu zuen eta lan kontratu bat eskaini zioten Lasseteri baina honek, ordea, ezezkoa eman eta Pixar konpainian lanean jarraitzea erabaki zuen. Disney konpainiak, aldiz, tematuta jarraitzen zuen eta azkenean, bilera batzuk medio, akordio batera iritsiz gabonetako Tin Toy-eko saio berezi bat egitea lortu zuten. Aldiz, Pixar ekonomikoki denboraldi baxuan zebilen eta hori dela eta, azkenean, 1991ean akordio garrantzitsu bat sinatu zuten eta hor jaio ziren Toy Story egiteko lehen ideiak.
Gidoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gidoia sortzerako orduan, zuzendaria eta beste hainbat gidoilarik, lan hau gehiago osatze aldera hainbat ikastaro jaso zituzten Los Angelesen. Hasiera batean istorioaren protagonista aurretik egindako Tin Toy laburmetraileko Tinny izango zen. Aldiz, Woody etsai gisa imaginatu zuten hasiera batean. Ideiak elkarbanatu ostean, Disneyko Jeffrey Katzenberg produktoreak, bi protagonista kontrajarriren ideia luzatu zion Lasserteri eta beraz, Woody protagonista izatera pasa zen eta Tinny izan behar zena, Buzz pertsonaia bilakatu zen. Gainera, aipatzekoa da, azken pertsonaiaren sorreran, jostailuzko figura militar bat sortu zutela, aldiz, gerora orain ezagutzen dugun astronauta bat izatea erabaki zuten.
Gainontzeko pertsonaiak egiteko, zuzendariak ezagunak eta ohikoak ziren jostailuak hartu zituen bakoitzari nortasun eta limitazioak sortuz, hala nola, Barbie, Mr. Potato edota Slinky txakurraren figura. Helduek jostailu hauek ezagutzea zuen helburu baina horretako jostailu klasiko horien fabrikatzaileen lizentzia eskubidearen beharra zuen eta gehienak eskuratu zituen arren, Mattel enpresak esaterako ez zion Barbie panpinaren lizentzia eman.
Hainbat zirriborro egin eta aurkeztu ostean, Disney-ko animazioko nagusi batek, bi protagonistak burlari eta ezatsegin itxura ematen zutela eta istorioa batere erakargarria ez zela esan ostean, produkzioa eten eta Disney konbentzitzeko moduko gidoi berri bat lantzen hasi ziren. 3 hilabete beranduago, 1994ko otsailean, gidoi berria onartu zuten eta beraz, amaitutzat eman zuten gidoiaren sorkuntza.
Animazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toy Story, 300 USD milioiko aurrekontuarekin egin zen eta 110 langilez osatutako lan-taldea sortu zuten. Animazio prozesua bestalde, Ralph Egglestonek egindako gidoi grafikoetatik abiatu zen eta batez beste, hiru ordu behar izan zitutez film luzearen azken edizioa osatzen duten 1560 planoetako bakoitza osatzeko, 400 modelo matematikoko ordenagailu erabilita.
Bestetik, aipatzekoa da, pertsonaien ahots guztiak grabatu ondoren egin zituztela pertsonaien artikulazio kontrol eta mugimenduak. Pertsonaia guztietatik, Woody izan zen sortzeko zailena, izan ere, 723 higidura kontrol behar izan zituen, aurpegirako 212 mugimenduak eta ahoan zituen 58 mugimenduak gehituta. Orotara, 800.00 makina ordu eman ziren filma ekoizten.
Estreinaldia eta harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estreinaldia zinemetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1995eko azaroaren 19an egin zen lehen proiekzioa[8] Kalifornian eta estreinaldi mundiala bi egun beranduago egin zen. Hasiera batean 2281 zinema-aretoetan proiektatu zen baina aste gutxiren bueltan, kopurua 2574 zinema-aretoetara handitu zen eta horrez gain 37 aste iraun zuen zinemetako karteldegietan.
Diru-bilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen estreinaldiaz geroztik eta lehenengo bost egunetan soilik, 39.071.176 USD bildu zituen. Horrela, asteburu berdinean eskualdeko lehiatilen goiko postuan kokatzea lortu zuen, guztira 29.140.617 USD gehiago lortuz eta postu horretan mantendu zen bi astez eta beraz, urte hartan Estatu Batuetan diru-bilketa handiena lortu zuen fima izatera pasa zen, “Batman Forever”, “Apolo 13” edo “Pocahontas” filmak gaindituz.
Horrenbestez, historian arrakasta handiena izan duten filmen artean hirugarren izatera igaro zen (The Lion King (1994)[6] eta Alladin (1992) izanik lehena eta bigarrena, hurrenez hurren). Inflazioa kontutan hartu gabe, garai guztietako 100 produkzio arrakastatsuenetarikoa bihurtuko zen Toy Story. Guztira, 191.796.233 USD lortu zituen bere jatorrizko herrialdearen eta Kanadaren artean eta nazioartean 170.162.503 USD bildu zituen. Beraz, mundu osoan 361.958.736 USDko etekina atera zuen filmak.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat sari eta izendapen jaso zituen filmak, hala nola, Nickelodeon Kids' Choice, MTV Movie eta BAFTA sariak. Bestalde, John Laseterrek, 1996an, Hollywoodeko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akamadiaren eskutik <Merezimenduen aitorpen berezia> jaso zuen ordenagailuzko animaziozko film luzea ahalbidetu duten tekniken aplikazioa garatzearren.
Bestalde, hiru Oscar sari ere irabazi zituen: jatorrizko abesti onena, soinu banda onena eta jatorrizko gidoi onena. Geroago Anni sarietan sekulako arrakasta izan zuen filmak, 8 sari eskuratu zituelarik eta Urrezko Globoetan bi izendapen jaso zituen: Film, komedia edo musikal onenari izendapena batetik eta jatorrizko abesti originalaren izendapena bestetik. Azkenik, “Los Angeles Film Critics Association” eta “Kansas City Film Critics Circle” sari banaketetan, animazizko film onenaren saria eskuratu zuen.
Soinu banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean Lasseter film musikatuaren ideiaren aurka zegoen arren, Disneyk esku hartu zuenez eta Disneyren aurreko filmak musikatuak zirenez, Toy Story ere ildo beretik joatea eta filmean abestiak sartzea erabaki zuten. Horretarako, Lasseterrek Randy Newman musikari eta konposaitzearengana jo zuen. Newmanek parte hartzen zuen animaziozko lehenengo filma izan zen, eta bitxikeriatzat aipatzekoa da filmeko abesti nagusia den “You've Got a Friend in Me” egun bakar batean konposatu zuela.
Toy Storyren soinu banda Walt Disney Records konpainiak ekoitzi zuen, eta 1995eko azaroaren 22an estreinatu zen, filmaren estreinaldiaren aste berean. Randy Newmanek konposatu eta idatzitako bildumak, laudorioak jaso zituen "orkestra kementsu eta zirraragarria izateagatik". Albumak arrakasta handia izan zuen arren, soinu banda 94. zenbakian kokatu zen. 2006, aldiz, bilduma guztia berriz diseinatu zen eta jada fisikoki eskuragarri ez dagoen arren, plataforma digitaletan entzungai dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «STEVE JOBS' AMAZING MOVIE ADVENTURE DISNEY IS BETTING ON COMPUTERDOM'S EX-BOY WONDER TO DELIVER THIS YEAR'S ANIMATED CHRISTMAS BLOCKBUSTER. CAN HE DO FOR HOLLYWOOD WHAT HE DID FOR SILICON VALLEY? - September 18, 1995» money.cnn.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ «Toon Story: John Lasseter's Animated Life» www.awn.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ «Toy Story (1995) - Financial Information» The Numbers (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ (Ingelesez) ScreenPrism. «How the "Toy Story" Trilogy Speaks to Deep Truths of Childhood | ScreenPrism» screenprism.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) DoblajeDisney.com | La base de datos de los doblajes Disney. (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ a b «TOY' WONDER | News | EW.com» web.archive.org 2009-12-02 (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Waterman Gives 'Brave Little Toaster' a New Lease of Life (Exclusive)» TheWrap 2012-09-12 (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Graser, Marc; Graser, Marc. (2014-11-06). «Pixar’s ‘Toy Story 4’ Set to Play in Theaters in 2017» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Toy Story filmaren orrialdea Pixar webgunean (Ingelesez)
- Toy Story filmaren orrialdea Walt Disney webgunean (Ingelesez)
- Toy Story filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1995eko filmak
- John Lasseterrek zuzendutako filmak
- Joss Whedonek idatzitako filmak
- Andrew Stantonek idatzitako filmak
- Joel Cohenek idatzitako filmak
- Alec Sokolowek idatzitako filmak
- John Lasseterrek idatzitako filmak
- Pete Docterrek idatzitako filmak
- Joe Ranftek idatzitako filmak
- Edwin Catmullek ekoitzitako filmak
- Pixarrek ekoitzitako filmak
- Walt Disney Picturesek ekoitzitako filmak
- Tom Hanksek antzeztutako filmak
- Tim Allenek antzeztutako filmak
- Annie Pottsek antzeztutako filmak
- Wallace Shawnek antzeztutako filmak
- Don Ricklesek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Pixar filmak
- Konputagailuzko animazio filmak
- Umorezko filmak
- Jostailuetan oinarritutako filmak
- Haur filmak
- Abentura filmak
- 3D filmak
- Disneyren filmak