Trantsiziozko Kontseilu Nazionala
Libian, Trantsiziozko Kontseilu Nazionala (arabieraz: المجلس الوطني الانتقالي, al-majlis al-waṭanī al-intiqālī) 2011ko jaikialdiaren ondoren Muammar al Kadafiren aurkako matxinoz osaturiko politika multzoari deritzo. Bere sorrera 2011ko otsailaren 27an iragarri zen Benghazi hirian eta "iraultzaren aurpegi politikoa" izatea du helburutzat. Hedabide batzuetan, kontseiluari "Libiako Kontseilu Nazionala" deitzen zaio. 2011ko martxoaren 5ean, kontseiluak "Libiako ordezkari bakarra" izatea aldarrikatu zuten. Kontseiluak estatuari Libiako Errepublika (Arabieraz: الجمهورية الليبية al-Jumhūriyya al-Lībiyya) izenarekin egiten dio aipamena, Kadafiren gobernuak aldiz Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia izena erabiltzen duelarik. Frantzia Trantsiziozko Kontseilu Nazionala Libiako gobernu legitimoa dela onartu duen lehen herrialdea izan da.