Edukira joan

Txetxeniako Bigarren Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txetxeniako Bigarren Gerra
Irudia
Motagerra
Honen parte daErrusia-Txetxenia gatazka
Denbora-tarte1999ko abuztuaren 26a - 2009ko apirilaren 16a
KokalekuTxetxenia
HerrialdeaErrusia
Parte-hartzaileak
Osatuta
Hobi komuna Txetxenian.
Tanke errusiarra Komsomolskoye herrian sartzen.

Txetxeniako Bigarren Gerra 1999ko abuztuaren 26tik 2009ko apirilaren 16 arte luzatu zen gatazka odoltsua izan zen. Errusiak hasi zuen, Txetxeniak eta Nazioarteko Brigada Islamistako gerrillariek Dagestan inbaditu ondoren. Ofizialki, motibazioa, Errusian, ehunka heriotza eragin zituzten atentatu ilun batzuk izan ziren; horien jatorria txetxeniarrei egotzi zitzaien.

Bi gerren artekoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Errusia-Txetxenia gatazka»

Lehen Txetxeniako Gerra amaitu eta hiru urteren buruan piztu zen berriro, 1999ko urrian. Bitarte horretan, Txetxeniako agintea eta bere tropak nahastu, sakabanatu eta kakaztuz joan ziren: petrolioaren garraioaren inguruko interesak eta lehengai garrantzizko horren inguruko trafikoaren kontrola batetik, Errusiako mafia bestetik, urte luzez horren barruan zebiltzan txetxeniarrak bestetik, txetxeniarrei laguntzera Ekialde Hurbiletik etorritakoak ere bai, Errusiako zerbitzu sekretuen manipulazioak tartean... Txetxeniako gerrillariak eta beren agintaritza osoa mafioso, lapur eta gaiztaginez osatutako taldea zirela, Errusian errez saltzeko moduko irudi bat bihurtu zen. Putin lehendakari errusiarrak gerra ez baina Txetxeniako lapur eta gaiztaginen kontrako operazio bezala saldu zuen mundu osoan gatazka.[1] Txetxeniarren aldetik Aslan Maskhadovek segitzen zuen izaten ofizialki lehendakari, baina askok duda egiten zuen zenbateraino kontrolatzen zituen gerrillari taldeak.[1]

Errusiaren erasoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 26an, Errusiak herrialdearen inbasioa abiatu zuen. Sobietar Batasunaren kolapsoa baliatuz, independentzia aldarrikatu zuen herri honek 1991n. Independentistekin zerikusirik ez zuten txetxeniar islamistek eginiko atentatu batzuk aitzakia hartuta hasi zuen guda Vladimir Putinek. Errusiako armadak Txetxeniako independentisten aurka guda irekia egin zuen, eta abendutik otsailera arte iraun zuen setioaren ostean lortu zuten Grozny hiriburua hartzea. Errusiak agintaritza zuzena ezarri zuen bertan. Azerbaijanetik Errusiara doazen oliobide eta gasbideentzako leku estrategikoan dago Txetxenia.[2]

Kanpaina Ixkeriako Txetxeniar Errepublikaren independentziarekin amaitu zen. Errusiak lurraldearen gaineko kontrol federala berrezarri zuen. Helburu horrekin txetxeniarren artean sarraski handia eragin zuten.[3]

Kontraktniki militarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiarrek 1996ko gerran soldadu arruntak bidali zituzten Kaukaso alde horretara. Armada sobietar ohiak bizi zuen krisi ekonomikoaren eraginez, gaizki hornitutako tropak ziren, eta ezin izan zitzaizkien txetxeniarrei gailendu, abioi, helikoptero eta artileriaz herrialdea birrindu bazuten ere. Bigarren gerran soldadu arrunt hauek ere hartu zuten parte, baina pagatutako boluntario tropak ziren -kontraktniki deituak- oinezko gerrako lan funtsezkoenak (eta zikinenak) egiten zituztenak. Kontraktniki hauek okupatzen zituzten herriak, hauek burutzen zituzten "garbiketa" operazioak. Eta hauen eskutik jasaten zituzten zibil txetxeniarrek torturarik basatienak: kolpeak, elektrizitatea, mutilazioak (behatzak, belarriak, esku zein hankak moztea, begiak ateratzea...), emakumeei egiten zaizkien bortxaketak eta baita pertsonen bahiketa eta horien inguruko negozioa ere.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekaria
Lehen Txetxeniako Gerra
1994 - 1996
Bigarren Txetxeniako Gerra Chechena
1999 - 2009
Ondorengoa
Matxinada Ipar Kaukasoan
2009 - 2017