Belarritakoak apaingarri txiki eta politak dira, belarrietan jartzen direnak. Batzuetan gorputzeko beste atal batzuetan ere eraman daitezke, hala nola sudurrean edo zilborrean, baina ohikoena belarrietan izaten da.
Nola jartzen dira belarritakoak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horiek erabiltzeko, zulo txiki bat egiten da belarriaren zati bigunan, baina badira zulorik behar ez duten belarritakoak ere, eta klip batekin eusten dira.
Nola sortu ziren?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belarritakoen historia duela urte asko hasi zen, 7.000 urte baino gehiago! Asian agertu ziren lehen aldiz, Mesopotamia eta Antzinako Egipto bezalako zibilizazioetan. Hasieran, pertsonek belarritakoak zeramatzaten, beren aberastasuna eta boterea erakusteko, eta gizonek ziren gehienbat erabiltzen zituztenak (baina emakumeek ere erabiltzen zituzten). Egipton, adibidez, faraoiek eta pertsona garrantzitsuek urrezko belarritakoak harribitxiekin erabiltzen zituzten nabarmentzeko.
Geroago, Erdi Aroan, belarritakoen moda pasatu zen leku batzuetan, arropak belarriak estaltzen zituelako eta jada ikusten ez zirelako. Baina, Errenazimentuan, jendea belarriak agerian uzteko moduan orrazten hasi zenean, belarritakoak herrikoiak izan ziren berriro. Garai hartan, belarritakoen erabilera emakumeen artean zabaldu zen.
Denborarekin, belarritakoak edozein pertsonak erabil zitzakeen osagarri bihurtu ziren, ez aberatsak bakarrik. Gaur egun edonork eramaten ditu, materiak itxura eta gorputzeko hainbat leku ezberdinetan.
Gaur egun nola erabiltzen ditugu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, belarritakoak adin eta kultura guztietako gizon eta emakumeek erabiltzen dituzte. Kasu gehienetan, modako osagarritzat eta adierazpen pertsonalerako modutzat hartzen dira. Belarritakoak material askotakoak izan daitezke, eta estilo askotakoak, errazenetatik landuenetaraino.
Kultura batzuetan, belarritakoek estetikatik haragoko esanahiak dituzte. Adibidez, Islama bezalako erlijio batzuetan, gizonek ezin dituzte urrezko bitxiak eraman, judaismoan urrea luxuarekin eta harrokeriarekin lotzen den bitartean. Gainera, hainbat kultura indigenatan, belarritakoak heldutasun-sinboloak edo iniziazio-erritualak dira.
Beste joera batzuek ere ospea irabazi dute, hala nola belarritako anizkoitzek (belarriaren zati desberdinetan jartzen dira) eta piercingek (lobulu berean edo kartilagoan hainbat belarritako eramateko aukera ematen dute).
Zein materialakoak izan daitezke?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belarritakoak hainbat materialez eginak izan daitezke, bakoitzak bere ezaugarri eta estilo bereziekin. Hauek dira ohikoenak:
- Metalezkoak: urrea, zilarra, altzairu herdoilgaitza edo brontzea material iraunkorrak eta dotoreak izaten dira. Askotan alergiak saihesteko hipoalergenikoak dira.
- Plastikozkoak: Arinak eta kolore askotakoak izaten dira, askotan modako diseinuak sortzeko erabiltzen direnak.
- Zurezkoak: Itxura natural eta artisau-ukitu bat ematen dute. Askotan birziklatutako edo landutako zurarekin egiten dira.
- Harrizkoak: Harribitxiak edo apaingarri naturalak, hala nola, ametista, turkesa edo perlak erabiltzen dira.
- Beirazkoak: Koloretako beira edo Murano beira erabiltzen dira belarritako artisauak egiteko.
- Ehunezkoak: artilea, larrua edo bestelako ehunak erabiltzen dira diseinu arin eta originalak sortzeko.
Materialaren hautua estiloaren, iraunkortasunaren eta erabiltzailearen behar pertsonalen araberakoa izaten da.
-
metala
-
plastikoa
-
zura
-
harria
-
beira
-
ehuna
Hau zuen interesekoa izan daiteke!
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beste kultura batzuetan, belarritakoak oparitzea amodioa erakustea da.
- Kultura batzuek belarritakoak kutun babesle gisa erabiltzen dituzte, espiritu txarrak belarrietatik gorputzera sar ez daitezen, Asia adibidez.
- Gaur egun belarritakoak urrez, zilarrez edo plastikoz egiten dira. Lehen, animali hezurrekin, txirlekin edo tiburoi letaginekin egiten ziren.
- Tribu indigena batzuetan, belarritakoen formak edo diseinu bereziak familia edo jatorriari buruzko istorioak kontatzen dituzte, maien eta Azteken kasuan bezala. Beste toki batzuetan, Afrikako tribu batzuetan adibidez, bizitzako zein etapatan zauden adierazten du. Navajoen tribuan aldiz, erritualak egiterakoan funtsezko papera betetzen dute.