Txikipedia:Lilongwe
Lilongwe Malawiko hiriburua da, herrialdearen erdian kokatuta. Malawiko hiri populatuena da, Blantyre hiriaren aurretik. Gaur egun, 1,333,096 biztanle ditu. Hiriburuan, “Chichewa” hizkuntza hitz egiten da, ingelesarekin batera.
Lilongwe bi auzotan banatzen da, lehena “Hiri zaharra” eta bigarrena “Hiri berria”. Hiri zaharrean, merkatuak eta zenbait denda daude .
Hiria herri txiki bat bezala hasi zen, Lilongwe ibai baten ondoan eta Malawiko hiriburua bihurtu zen 1974an, Zomba hiria ordezkatuz.
Malawiko hiriburuan bisitatzeko toki asko daude, baina leku ikusgarrienak eta bisitatzea merezi dutenak hiri kanpoan daude Kasunguko parkea, Nkhotakotako erreserba eta Malawiko lakua, kasu.[1]
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Malawiko klima nahiko beroa da, Afrikako zonalde gehienetan bezala. Batazbesteko tenperatura 20º-koa da, eta hilabete beroenetan, maximoek 35 gradutik gora egiten dute ; Hotza egiten duenean, ordea, 0º-etara jaitsi daiteke termometroa.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lilonwe Afrika kontinenteko hego erdialdean dago, Malawi estatuaren erdigunean, izen bereko ibaiaren ondoan. Itsas mailatik 1.050 m-tara dago.[3]
Erlijioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanle gehienak kristauak dira baina batzuk Islam erlijioan sinesten dute.[4]
- ↑ (Ingelesez) «Religious Beliefs In Malawi» WorldAtlas 2017-04-25 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lilongüe. 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ (Galizieraz) «Lilongwe Malawi mapa - Plano de lilongwe Malawi (África Oriental - África)» gl.maps-malawi.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lilongüe. 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).