Txikipedia:Nathalia Dill
Nathalia Goyannes Dill Orrico martxoaren 24an 1986. urtean jaio zen aktore brasildarra da. Rio de janeiron, hain zuzen ere. Unibertsitateko bi irakasleen alaba da, Rômulo Orrico eta Evelyn Orricoren alaba.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Caio Soh zine zuzendariarekin ezkonduta egon zen 2013 eta 2014. urte artean, urtebetez soilik . Gaur egun, Pedro Curvello musikariarekin ezkonduta dago eta 4 urteko alaba dauka.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005. urtean hasi zuen bere aktore ibilbidea hainbat antzezlan eginez. 2006an bere lehenengo film eta telebistako proiektuen berri eman zuen “Mandrake” programan, eta famatua bilakatu zen Malhação telenobelarekin, Débora Ríos protagonistaren papera antzeztu zuenean. Bere lan aipagarrienak “Apenas o Fim”, “Alto Astral”, “Paraísos Artificiais”, “Tal vez uma História de Amor”, “A Dona do Pedaço” eta “Rock Story” dira.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat sari irabazi ditu bere bizitzan zehar; adibidez, “Extra Award” eta “Young Brazilian Award” sariak. Horretaz gain, “Guarani” eta “Cualiti Brazil” sarietarako izendatuta egon da.