Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nobel Sariak

Alfred Nobel.

Nobel sariak nazioarteko sari garrantzitsu batzuk dira. Arlo zehatz batzuetan ekarpen handia egin duten gizon-emakumeei ematen zaizkie. Munduan osperik handiena duten sariak dira. Suediako hiriburuan ematen dituzte (Stockholm), urtero. Suediako Akademia, Suediako Zientzietako Errege-Akademia, Karolinska Institutua eta Norvegiako Nobel Batzordea dira sariak emateko ardura dutenak.

Alfred Nobel suediarrak, bere testamentuan, sari hauek antolatzeko agindua utzi zuen. Hasieran, 1901ean, bost arlo ziren: Fisika, Kimika, Fisiologia eta Medikuntza, Literatura eta Bakea; gero, 1968an, Ekonomiakoa sortu zen. Irabazleek urrezko domina, diploma eta dirua jasotzen dute.

Urte bakoitzeko sariak urrian ematen dira ezagutzera.