Itxura
Yokohama Asiako hiri bat da, Japoniako bigarren hiri handiena. 2017ko datuen arabera, hiriak 3'7 milioi biztanle inguru ditu. Tokio eta Kawasakirekin batera 35 milioi biztanletako hiri erraldoia osatzen du.
Geografia eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tokioko badian kokaturik dago, Japoniaren erdialdean.
Uda beroa eta oso euritsua izaten da eta negua aldiz epela.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorreran arrantzale herri txiki bat izan zen. 1861 urtean Tokiora sartzeko atzerritarrek erabiltzen zuten portua bihurtu zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yokohama F. Marinos futbol taldean euskaldunak aritu izan dira. 1998 urtean Xabier Azkargorta entrenatzailea izan zen eta honek Julio Salinas futbolaria eraman zuen jokatzera.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Nippon Maru itsasontzia.
-
Yokohama Marine dorrea.
-
Auzo txinatarra.