Txikipedia:Zurriola
Itxura
Zurriola Donostiako hiru hondartzetako bat da, Urumea ibaiaren bokalaren eta Ulia artean kokatuaeta.800 metro luze da. Gros auzoan dagoenez, Groseko hondartza ere esaten zaio.
Hondartza hau Donostia hiriko oinetan dago eta bertara udan izugarrizko jendetza gerturatzen da leku zoragarria baita.
Surf eta antzerako kirolak egiteko Donostiako hondartza egokiena da eta urtero lehiaketa desberdinak egiten dira.Gainera bertan kontzertuak eta ekintza desberdin gehiago ere aurki ditzakezu.