Tximeletrak
Tximeletrak | |
---|---|
Audioa | |
Xabier Olaso, Tximeletrak liburuko Maitasuna zer den poema irakurtzen. | |
Datuak | |
Idazlea | Xabier Olaso |
Argitaratze-data | 2012 |
Generoa | haur eta gazte literatura |
Jatorrizko izenburua | Tximeletrak |
Hizkuntza | euskara |
Argitaletxea | Pamiela |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ilustratzailea | Agurtzane Villate |
Formatua | liburua |
ISBN | 978-84-7681-758-2 |
Sariak | Euskadi Literatura Saria: Haur eta Gazte Literatura, 2013an |
Tximeletrak 78 poesia biltzen dituen liburu bat da, 2012an argitaratua.[1] Otxandioko idazle den Xabier Olasok idatzi eta Agurtzane Villatek ilustratutako liburu honetan bi ataletan banatzen dira olerkiak: Tximeletrak esnatzean eta Tximeletrak oherakoan.[2] Lan honi esker, egileak Haur eta Gazte Literaturako libururik onenaren Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2013an.[3]
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi ataletan banatuta egon arren ez da etenik sentitzen, bietan agertzen dira antzeko gai eta pertsonaiak. Poema jostalariak dira, ohikotasunetik abiatzen direnak eta efektu bisualak erabiliz bukaeran pasadizo barregarri edo hunkigarriekin amaitzen direnak.[4]
Euskadi Literatura Sariko epaimahaiko kideek azpimarratu zuten euskal tradizioaren ezagutza sakonetik abiatu eta berrikuntza jostalariaren bidetik haurren hizkeran jasotzen dituela haien barne arazoak. Euskarak sortu dituen haur hizkuntzaren baliabideak egoki erabiltzen ditu. Naturaltasun handiz erabiltzen ditu hitz joko horiek, erritmo paregabe eta musikaltasun handiz.[3]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Haur Literatura: Tximeletrak» Pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-08).
- ↑ «Tximeletrak» Galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-08).
- ↑ a b «Euskadi Literatura Sariak 2013: haur eta gazte literatura» Euskadi.eus, Eusko Jaurlaritzaren webgunea (Noiz kontsultatua: 2018-02-08).
- ↑ Mercero, Imanol. (2013-06-23). «Esnatzean, nahiz oherakoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-02-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskara |